Udalak erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatuko dio Foru Aldundiari

Arg.: Noaua!

Atzo arratsaldean osoko ohiko bilkura burutuko zen Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Eztabaidatzeko eta bozkatzeko gai zerrenda luzea izan zuten udal ordezkariek.  Gai guztiak garrantzitsuak izan ziren baina bat bereziki aztertuko dugu, erraustegiaren inguruan aurkeztu zen mozioaren inguruan, eztabaidatu eta bozkatu zena, une honetan garrantzi haundia baitauka.

EHBilduko aurkeztutako mozioa

Erraustegiaren inguruan  EHBilduk mozioa aurkeztu zuen, bi puntuko testua hain zuzen ere:

  1. Erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
  2. Alkateari Gipuzkoako gainerako alkateei eskutitz bat bidaltzea, non usurbildarron kezka eta beldurra adieraziko zaien, eta usurbildarronganako konpromisozko eta elkartasunezko jarrera eskatuko zaien.

BOZKETA

Mozioa EHBilduren aldeko bozkekin, gehiengo osoz onartu da. PSE eta EAJ-ko udal ordezkariek abstenitu egin ziren. Udal ordezkarien adierazpenen txandan, aurretik gai honi buruz eginiko batzordean luze eta zabal hitz egin zutela adierazi zuten EAJ eta PSEko zinegotziek. Beste behin ere oposizioko alderdiek begiak itxi eta beste aldera begira jarri dira. Gipuzkoarron osasuna eta poltsikoa arriskuan dagoela ez dirudi axola zaienik.

PSEko Fermin Orue-Echevarria zinegotziak hau proposatu zuen: “Lehendabizi erraustegiari buruz iragarria dagoen herri galdeketa egin dadila eta galdeketa horretako emaitza horren arabera, gero Udalak hartu ditzala proiektu honekiko hartu beharreko erabakiak”.

Gobernu taldetik erraustegia eraikitzeko lanak esleitzear dituztela ohartarazi die. Xabier Arregi alkateak hau gaineratu zuen: “egutegia gainera datorkigu eta zerbait egitekotan orain da unea”.

EHBilduren gonbidapena

EHBilduk oposizioko bi alderdiei bi gonbidapen luzatu dizkie:

  1. Gai honetan elkarrekin joatea, etxe ondoan eraiki nahi diguten proiektuari udalerri bezala bat eginda erantzutea: “Erraustegia kaltegarria izango da ingurune eta herritarren osasunarentzat, finantziazio bide toxikoa du eta udalerri hau eta beste hainbat jorratzen ari diren bidean atzerapauso handia suposatuko du”.
  2. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak ezagutzera eman dituen datuak ere ahotan hartu ditu gobernu taldeak: “Edozein zalantza edo kezka izanez gero, taldea eragile eta erakundeekin biltzen ari denez (tartean, Donostia eta Lasarte-Oriako udal ordezkariekin bildu da egunotan), haiekin bilera egin daiteke”.

Hondakinen kudeaketaren gaia

Hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan, iragarpen bat egin du Udalak: “2015 eta 2016an egin bezala, aurtengorako San Marko Mankomunitateak onarturiko aurrekontuak eta tasen igoera auzitara eramango dugu”

erraustegiari buruzko galdeketa

Erraustegiari buruzko mozioa jorratzen ari zirenean, alkateak jakinarazi zuen martxoa hasieran bidali zutela erraustegiari buruzko galdeketa antolatzea eskatzeko baimena Madrilera, baina momentuz ez dutela inongo erantzunik jaso.

Gai zerrenda osoko bozketak

  1. Aurreko akten onespena: 2016ko otsailaren 23ko ohiko bilkura eta 2016ko martxoaren 22ko ezohiko bilkura.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko martxoaren 15etik apirilaren 15era (2016/0268- 2016/0355).
  3. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bategineko Araudiko 37., 53., eta 54. artikuluen Aldaketa puntuala (01 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea. Bozketa: aho batez onartua.
  4. Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako S-4 (Txagañeta) Sektoreko Ezaugarri Fitxaren Aldaketa puntuala (10 aldaketa). Behin betiko onespenerako dokumentu osatua onartzea. Bozketa: EHBildu eta PSE alde. Abstentzioa: EAJ-PNV.
  5. 2016/0285 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko Batzarrak 2016-01-26an harturiko erabakia (udalen ekarpenak zehazten dituen atala) auzibidera. Bozketa: EHBildu eta PSE alde, EAJ-PNV aurka.
  6. 2016/0286 dekretua berrestea: San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuen behin betiko onespena auzibidera. Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ-PNV aurka.
  7. Berri ematea: 2016/90001 kreditu txertakuntzaren aldaketa dela eta, Udalak gastuaren araua ez du betetzen.
  8. Mozioa: Etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapena. Bozketa: PSE eta EHBildu alde. Abstentzioa: EAJ-PNV.
  9. Mozioa: Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruek Turkiarekin izenpetutako aurreakordioaren ingurukoa. Bozketa: aho batez onartua.
  10. Mozioa: Erraustegiaren eraikuntza dela eta. Bozketa: EHBildu alde. Abstentzioa: PSE-EE eta EAJ-PNV.
  11. Mozioa: Usurbil-Lasarte-Oria-Ospitalea lotzen dituen T2 eta T6 autobusen zerbitzuan murrizketak ez egitearen alde. Bozketa: aho batez onartua.
  12. Mozioa: Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzaren (AGI) murrizketa. Bozketa: EHBildu eta PSE alde. EAJ-PNV aurka.
  13. Galdera-eskaerak.

Informazio iturria: www.noaua.eus

One response to “Udalak erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatuko dio Foru Aldundiari

  1. Nere postekin loturak: Usurbilek eskatu dio Diputazioari erraustegia bertan behera uztea | Zero Zabor

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s