Larrialdi egoeran dauden herritarrentzako argia, ura eta gasaren gastuen zati bat ordaintzeko laguntza

usurbilgo+udala

Usurbilgo Udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gurutze Gorriaren artean sinatutako hitzarmenaren bidez, ohikoan oinarrizko laguntzarik jasotzen ez duten eta larrialdi egoeran dauden herritarrek argia, ura eta gasaren gastuen zati bat ordaintzeko laguntza jaso dezaketela jakinarazi du.

Non egin daiteke eskaera?

Bi bide daude eskaerak egiteko:

  1. Gipuzkoako Gurutze Gorriko eraikinera zuzentzea (Donostian, Ategorrieta 1).
  2. Usurbilgo Udaleko Gizarte zerbitzuetara zuzentzea, hauek laguntza eskaria zuzenean bideratuko dute.

Zer lortu nahi da laguntza hauen bidez?

Egoera zaurgarrian edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden familien premiazko beharrizanak arintzeko, gutxieneko baliabide energetikoak bermatzeko laguntzak abiarazi ditu Gurutze Gorriak eta hau lortu nahi da:

  • Diru-sarrera gutxi dituzten familiei etxebizitza horniduren (argia, ura eta gasa) gastuen zati bat ordaintzea.
  • Familia horiei eskura dituzten beste baliabide batzuen berri ematea eta horietara bideratzea oinarrizko beharrizanak arintzeko.

hornidura-txekeak

Udalak jakinarazi du laguntza honen bidez, 3 hilabeterako hornidura-txekeak emango direla, gehienez ere 80 eurokoak eta hauek 6 hilabetera arte luzatzeko aukera egongo dira.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s