Maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna

m1

Gaur Maiatzaren Lehenean, Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta  Euskal Herri osoan deialdiak burutu dira. Maiatzaren Lehenak duela 130 urte zortzi orduko lan astearen alde Chicagon izandako greba orokorra hartzen du efemeride gisa. Mundu osoan milioika langile aterako dira kalera.

LAB sindikatuak  hazkunde ekonomikoko fase berri hau sendotzen eta egonkortzen ez dutela lagunduko adierazi du, elite ekonomiko eta politikoek, beren aberastasuna bermatzeko, gehiengo soziala miseriara kondenatzen dutelako.

Eskubide sozialen eta lan eskubideen likidazioaren kontrako borrokarekin jarraituko du LAB sindikatuak: Ekinbide sindikala egokitu dugu prekarietatearen aroari aurre egiteko. Lan baldintza kaskarren kontra, pobreziaren eta bazterketaren kontra, krisi sozial larria da LABen lehentasuna eta gure borrokaren ardatza. Ez dugu orain 10 urteko egoerara itzuli nahi. Egoera irauli nahi dugu eta horretarako arazoaren muinera jo dugu: lan baldintza eta eskubideen prekarizazioan oinarritzen den lan mundua, herritarrak babesik gabe uzten dituen eredu soziala eta herriari erabakitzeko eskubidea lapurtu dion eredu politikoa”.

M1Eskuorria

NAZIOARTE MAILAN

fsmM1

Maiatzaren Lehen honetan LAB sindikatua Euskal Herriko eskualde guztietan kalera irtetzeaz gain, nazioarte mailan ere borrokan izango da munduko beste sindikatuekin. Alde batetik, LABek berea egiten du MSFak mundu mailan egin duen deialdia klase ikuspuntu batetik Maiatzak 1 borroka eguna izan dadin eta elkartasun guztia adieraziz borroka inperialisten ondorioz sufritzen ari diren herri eta langileekin.

Beste aldetik, LABek ordezkariak bidaliko ditu Euskal Herriatik kanpo. Horrela LABeko ordezkariak izango dira Apirilak 29tik maiatzak 3rarte Kubako CTC sindikatuak La Habana hirian antolatzen dituen saioetan. LABek ere ordezkariak bidaliko ditu Kataluniar Herrietara, Bartzelona, Maresme eta Gironako Maiatzak 1eko inguruko ekitaldietan parte hartu dezaten.

Usurbilgo Ernai

Usurbilgo Ernaik gazte erakundeak Maiatzaren Lehenarekin bat egin eta bideo bat kaleratu du langileen prekariateta salatzeko: “Eskaintzen digutena gutxiegi bada, zergatik konformatu?”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s