Asteazkenean Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, “Neskatoak” dokumentalaren proiekzio-solasaldia

kartela_Errenteria

Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, asteazken honetan (maiatzak 4) “Neskatoak” dokumentalaren proiekzio-solasaldia eskainiko da Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan izango da.

Jon Abril Olaetxeak zuzendutako “Neskatoak” dokumentalak 1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako Baztan-Bidasoako 15 emakumeren emakumeen bizipenak jasotzen ditu. Frankismoaren urterik gogorrenetan, familia atzean utzi, eta bizimodu hobe baten bila joan ziren emakume haiek, nerabe eta neska gazteak. Baldintza gogorretan aritu behar izan zuten, 12 eta 14 orduko lan-jardunetan; askotan kontraturik eta paperik gabe; eta pasaporterik gabe, muga gordeka pasa behar izan zuten hainbestek.

Euskaraz sortua da, eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango da.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s