Europarlamentari talde batek aurkeztu duen txostenaren inguruko balorazioa egin du Etxeratek

Europatxostena

Aste honetan europarlamentari talde batek aurkeztu duen txostenaren inguruko balorazio sakona egin du Etxerat Elkarteak (euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkartea). Txostenak euskal preso politikoen eta haien senideek pairatzen duten egoeraren berri ematen du, eta hainbat punturen artean, dispertsio politikaren amaiera eskatzen du.

Gogoratu Usurbilen hiru euskal preso daudela dispertsoaren eraginez milaka kilometrotara: Xabier Aranburu “Xomorro”, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga.

Etxerat

“Txosten honek, joan den otsailean europarlamentari horiek Nafarroako eta EAEko zein Iparraldeko hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoekin egindako bileretan duela jatorria gogorarazi nahi dugu. Era berean, bere garaian Etxeratek kartzela politika eta bere ondorioen inguruan helarazi zien informazioa alderatzea zuten helburutzat bilera hauek.

Hasteko, oso deigarria egiten zaigu txosten honen inguruan sortu den isiltasun mediatikoa. Estatu espainiarrean ematen diren giza eskubide urraketen inguruan hitz egiten duen txosten batek komunikabideetan tarterik ez izatea, bi euskal hedabidek informatutakoa kenduta, eta beste komunikabideren baten aipamen partzialen bat salbuetsita, non kartzelatutako terroristen egoeraz hitz egiten duen txosten bat aipatzen den.

Txostena zehatza da bere ondorioetan. Dispertsioa, giza eskubideak urratzen dituen salbuespeneko politika bat da. Dispertsioak familia bizitza eskubidea urratzen du, bizitza eskubidea, osasun eskubidea, berdintasunerako eskubidea, askatasun eskubidea eta bidezko epai baterako eskubidea.

Etxeratek, txosten honek eskatzen duen hausnarketarako deia egin nahi du, eta horren bidez, ardura sozial eta politikarako dei berri bat plazaratu. Bake eta konponbidea lortzeko bidean, gure borondatea adierazten dugu hemendik, baita eragile eta erakundeekin gure elkarlanerako jarrera. Borondate eta konfiantza honekin, datozen asteetan bilerak eskatuko ditugu euren informazio eta iritziekin txosten honen osaketan parte hartu zuten alderdi politiko, sindikatu, gizarte organismo eta erakunde guztiekin”.

Etxeraten balorazioa osoa irakurtzeko: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s