Larunbatean erraustegiaren aurkako “gurasos” talde berria aurkeztuko da Lasarte-Orian

GuraSOSMaiatzaren 7an (larunbata) Lasarte-Orian gurasos” talde berria aurkeztuko da. Talde hau gurasoez osatua dago, bereziki Buruntzaldea inguruko eskoletako aita-amez osatua eta Zubietako erraustegiaren kutsadurak eragin ditzakeen ondorioez kezkatuta daudelako sortu da.

Aurkezpena Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egingo da, eguerdiko 12:00etan. Bertan azken hilabeteotan landu duten manifestua azalduko dute eta zergatik eta nola egingo dioten aurre Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo kaxkotik kilometro batera eta Lasarte-Oriatik 1,8ra eraiki nahi duen errauste plantaren proiektuari.

umeen osasunean pentsatzen

Errausketak bereziki umeen osasunean eragingo dituen kalteez kezkatuta, azken hilabete hauetan Zubietako “0 gunetik” 15 kilometroko radioak harrapatzen dituen ikastetxeetako hainbat guraso azterketak egiten aritu dira. Lan hau eginda, larunbatetik aurrera eskola ezberdinetako guraso guztiak mobilizatu nahi dituzte. Horren adibidea da Lasarte-Oriako aurkezpenerako hedatu duten irudia, bertan ikusten da haurrak, gurasoak eta aiton-amonak elkarri eskua emanda, umeek kutsaduratik babesteko maskara bana daramatzatela jantzita.

GuraSOS

“Zubietan egitekoak diren erraustegiak gure osasunean, eta bereziki gure umeengan, izango duen eraginengatik kezkatutako guraso talde bat gara. Interes politiko eta ekonomikoen gainetik, gure seme-alaben osasuna babestu nahi dugu. Bi lan ildo jorratuko ditugu: batetik, adituen informazioa jaso eta beste gurasoekin partekatzea. Bestetik, osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio printzipioan oinarriturik, erraustegiari ez esaten diogu”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s