Rossano Ercolini maiatzaren 7an Hernanin izango da, eta maiatzaren 8an Zubietan eta Usurbilen

rossano

Asteburu honetan Rossano Ercolini Zero Waste Europeren lehendakariaren eta errausketaren kontrako mugimendu italiarraren liderrarekin egoteko bi aukera egongo direla iragarri dute Hernanin Zero Zaborreko kideek. Ercolini Italiako Capannorikoa da, Lucca ondoan. Aipatzekoa da Capannorin erraustegi bat jarri nahi izan zutela eta handik hurbil bigarren bat. Bertako biztaleek bi erraustegiak gelditzea lortu zuten.

Era berean, Rossano Ercolini haurren irakaslea da eta Florentzian indar handia duen “Mamme No Inceneritore” (Erraustegiaren Aurkako Amak) elkartearekin harremanetan dago.

a

Hiztzorduak:

Maiatzak 7, larunbata

Hernanin Zero Zabor mugimenduak antolatuta 12:00etan hitzaldia eskainiko du Rossano Ercolinik. Hitzaldia Herniko Biteri kultur etxean egingo eta 14:00ak aldera amaituko da.

Maiatzak 8, igandea

Erraustegia1Hernani Zero Zaborrek antolatuta Zubietan egin nahi duten erraustegiko gunera bisita irekia. Goizeko 10:00etan, Zubietako Letabide gainera joango dira Ercolini eta azaldu nahi duten guztiak. Ekimen honetan erraustegiaren “0 gunea” bertatik ikusteko aukera egongo da. Otsaileko martxako bide beretik igo, kotxean joan asfaltozko bidea bukatzen den lekuraino (zita leku horretan da, 10:00etan), hortik aurrera oinez, lekua ikusi, argazki eta bideo batzuk hartu…

Hernani eta Usurbilgo udaletako agintariak joango direla iragarri dute, baita errausketaren kontra urteotan lanean aritu direnak ere, deialdia irekia baita. Ondoren Usurbila jaitsiko dira, 11:30 aldera. Bertan egongo da Ercolini 14:00ak arte, tartean mokadu bat egiteko aprobetxatuz, Bilbo-Loiuko aireportura abiatu aurretik.

OHARRA

Antolatzaileek igandeko ekimenean aldaketa txiki bat egon daitekeela adierazi dute, Zubietakoari dagokionez. Zubietako plazan egingo dute zita eta goizeko 10:00etan erabakiko dute nola inguratu “O eremura” (eguraldi txarra iragarrita baitago). Ondoren Usurbilera 11:30ak aldean azaltzea espero dute eta bertan  Euskal Herriko Lehen Zero Zabor herrian gauzak nola egiten ari den erakutsiko diote Rossano Ercoliniri eta ekimenean parte hartuko dutenei.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s