Udarregi Ikastolak igandean Herri Urratsera joateko autobus zerbitzua antolatu du

Herri urrats 2016

Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats jaia antolatzen du. Euskal Herriko euskalzale guztiak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak laguntzeko. Jai honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar dituen lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko.

Aurtengo leloa “Jalgi” da. Bernat Etxepare Lizeoa laguntzea du helburu. Eraikin berri bat sortzeko proiektu bat abian da ikastetxe berria 2017rako kokapen berrian izan dadin. Eraikin berri honetan Seaskako lehen sare profesionala irekiko da, Ipar Euskal Herriko haur eta gazteetzako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzeko helburuarekin.

Autobusa usurbildik

Usurbilgo Udarregi Ikastolak igandean (maiatzak 8) Herri Urratsera joateko autobus zerbitzua antolatu du. Autobusa goizeko 09:10ean irtengo da San Inazioko errotonda ondoan dagoen bus geltoki paretik. Itzulera 19:00etan izango da. Prezioa 10€.

Izenematea aurrez

Autobusean izena emateko aurrez egin behar da:

  • Udarregi Ikastolako idazkaritzako bulegoan
  • Bordatxo edo Txirristra tabernetan.

Egitaraua

M8

Bideoklipa

Informazio gehiago: www.herriurrats.eus   www.ikapp.udarregi.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s