Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta “Heroiak” antzezlana eta Javier Muguruzaren emanaldia

Usurbil_2016_maiatza.indd

Jexux Artze Kultur Elkarteak 2016ko ekimenak martxan ditu. Pasa den ostiralean “Berri ona” filma eskaini zuen Sutegin eta aste honetan beste bi hitzordu antolatu dituzte: “Heroiak” antzezlana eta Javier Muguruzaren emanaldia.

Ekitaldi hauetarako sarrerak salgai jarri dituzte Lizardi liburu dendan. Egunean bertan ere Sutegin eskura daitezke.

Maiatzak 6, ostirala

Heroiak antzerkia

Txalo taldearen “Heroiak” antzezlana.

  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Ordua: 22:00
  • Aktoreak: Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Jose Ramon Soroiz.
  • Zundaria: Begoña Bilbao.
  • Gaia: Hiru beterano, gerran aritutako soldaduentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzaren errepasoa egiten. René herrena dago, Gustavek agorafobia du eta Fernandek zorabioak izaten ditu sarri, buruan duen metraila pusketaren erruz. Hiru heroiek zahar-egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Nora ordea? Indotxinara? Aldameneko Herrira? Edo haizeak lizarrak inarrosten dituen tontorrera?
  • Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean Sutegin.

Maiatzak 7, larunbata

Jabier Muguruza

Javier Muguruza eta taldea: “Tonetti anaiak” diska aurkezpena

  • Tokia: Sutegiko auditorioa.
  • Ordua: 22:00.
  • Zehaztasunak: “2015ean argitaratutako Tonetti anaiak izenburua duen hamalaugarren diskoa aurkeztuko du Jabier Muguruzak, jazz ukituko ukituarekin. Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolea, Ignasi Gonzalez kontrabaxua eta David Gomez bateria.
  • Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean Sutegin.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s