Asteburuan M29ko giza-kateko txartelak Kaxkape egoitzan eta Sutegi ondoan eskuratzeko aukera

M29-1

Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimendua maiatzaren 29an Onkologikotik Foru Aldundira osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea antolatu du. Giza-katerako gutxienez 5.000 herritarren parte hartzea behar da eta horretarako konpromiso txartelak hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo taldea eta Zubietako herritarrak lan horretan dabiltza. Usurbildik gutxienez 400 herritarren parte hartzea behar da eta Zubietatik 100 lagun.

9 gune

Giza-katea-mapa

Dagoeneko giza-kateko ibilbidea finkatua dago, guztira 9 gune izango dira:

  1. Onkologikoa.
  2. Medikuntza Fakultatea.
  3. Ilunbeko bidegurutzea.
  4. Anoeta futbol zelaiko sarrera.
  5. Eustasio Amilibia eta Madril etorbidearen arteko bidegurutzea.
  6. Antso Jakituna etorbidea eta Azpeitia kalearen arteko bidegurutzea.
  7. Easo plaza.
  8. Londres Hotela.
  9. Bulebarreko kioskoa.
  10. Amaiera: Gipuzkoa plaza (Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza ataria).

Konpromiso txartelak NOaua!n ere

Maiatzaren 29ko giza-kateko konpromiso txartelak maiatzeko asteburuetan Zubietako Kaxkapen eta Sutegi ondoan jarriko diren mahaietan eskura daitezke. Horretarako asteburuetan mahai informatiboak jarri dituzte. Noaua! Kultur Elkartean ere (astelehenetik ostiralera) txartelak eskuratu daitezke (borondatearen truke).

Eta hauetara gerturatu ezin dutenetzako inskripzioa bideratzeko beste aukera bat jarri da www.erraustuez.org wegunean.

Maiatzak 6, ostirala

  • 17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan.
  • 19:00 Usurbilgo Sutegi ondoan.

Maiatzak 7, larunbata

  • 12:30 Usurbilgo Sutegi ondoan.
  • 17:00-19:00 Zubietako Kaxkape egoitzan.

Maiatzak 8, IGANDEA

  • 12:00-14:00 Zubietako Kaxkape egoitzan.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.