2016ko hautesle-erroldaren erakusketa eta erreklamazioak egiteko epea maiatzaren 9tik 16ra

usurbilgo+udalaEspainiako Gorteetarako hauteskundeak errepikatuko dira ekainaren 26an. 2015eko abenduaren 20ko bozketen ostean eratu zituzten Diputatu eta Senatuen Kongresuak deseginda daude dagoeneko. Deialdia ezagutzera eman zuen Estatuko Aldizkari Ofizialak.

Usurbilgo Udalak ekainaren 26an izango diren Hauteskunde Orokorrak direla-eta, hautesle-erroldaren erakusketa eta erreklamazioak aurkezteko epea maiatzaren 9tik 16ra izango dela iragarri du.

Era berean, auteskunde-mahai, hautesleku eta sekzioen zerrenda ere ikusgai egongo da maiatzaren 10etik 15era bitartean iragarki oholean. Epe berean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira.

EGUTEGIA

  • Maiatzak 10, asteartea: Azken eguna izango da udalek jakinarazi dezaten zein lekuetan jarri ahalko dituzten alderdiek hauteskunde kartelak eta pankartak.
  • Maiatzak 13, ostirala: Azken eguna izango da koalizioak osatzeko.
  • Maiatzak 18-23: hautagaitzak aurkezteko epea.
  • Maiatzak 25, asteazkena: hautagaitzen zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dute.
  • Maiatzak 27,ostirala : azken eguna hauteskunde batzordeentzat, jakinaraz dezaten hautagaitzetan irregulartasunik ote dagoen.
  • Maiatzak 28, larunbata: azken eguna izango da atzerrian bizi direnek bozkatzea eskatu ahal izateko.
  • Maiatzak 30, astelehena: hauteskunde batzordeek hautagaitzak proklamatuko dituzte.
  • Maiatzak 31, asteartea: proklamatutako hautagaitzak Estatuko Aldizkari Ofizialean publikatuko dituzte.
  • Ekainak 1, asteazkena: hauteskunde batzordeek kartelak, pankartak eta banderak non jarri jakinaraziko diete alderdiei. Hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak egiteko azkeneko eguna.
  • Ekainak 2, osteguna: administrazio-auzietarako epaitegian hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera.
  • Ekainak 4, larunbata: hautagaitzen kontrako helegiteen inguruko erabaki judizialak emateko epemuga.
  • Ekainak 6, astelehena: Auzitegi Konstituzionalean hautagaitzen kontrako helegiteak aurkezteko epearen amaiera. Hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen hasiera.
  • Ekainak 9, osteguna: Auzitegi Konstituzionalak hautagaitzen kontrako helegiteen inguruan erabakitzeko azken eguna.
  • Ekainak 10-24: hauteskunde kanpaina.
  • Ekainak 16, osteguna: postaz bozkatzeko eskaera egiteko azken eguna.
  • Ekainak 19, igandea: hauteskunde erroldaren bulegoak postaz bozkatzeko eskaera egin dutenei boto-txartelak bidaltzeko epearen amaiera.
  • Ekainak 20, astelehena: hauteskunde inkestak argitaratzeko azkeneko eguna.
  • Ekainak 22,asteazkena: postaz bozkatzeko azken eguna.
  • Ekainak 25, larunbata: gorgotea eguna.
  • Ekainak 26, igandea: hauteskunde eguna.
  • Ekainak 29, asteazkena: hauteskunde batzordeek botoen zenbaketa orokorra hasiko dute.
  • Uztailak 19, asteartea: 10:00etan, Kongresua eta Senatua eratzeko ekitaldiak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s