Erraustegiaren ingurumen baimen bateratuari errekurtsoak jartzeko deia, asteazkena baino lehen

incineradora-no2

Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak bere webgunearen bidez urgentzizko deia egin du. Asteazken honetan (maiatzak 11) amaitzen da  Erraustegiaren ingurumen baimen bateratuaren aldaketako ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea. Errekurtsoa 13:00a baino lehen jarri behar da eta edozein herritarrek egin dezake. Mugimenduak orri hau betetzeak sinatzen duenarentzako inongo eraginik ez duela jakinarazi du.

ingurumen baimen bateratua

Duela gutxi jakin da (ez ohiko bide ofizialetatik) Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimema eman diola Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki asmo duen errauste plantari. GHK-k martxoaren 18an eskatu zion Jaurlaritzari 2010eko baimena erabiltzea. Gasteiztik baiezkoa jaso zuen Kontsortzioak, egitasmo berriak ez duela aldaketa esanguratsurik eta 2010eko baimena balekoa dela. Jaurlaritzak erantzuteko 3 hilabeteko epea izan arren, azkar eman dio erantzuna GHK-ri. GHK-k maiatzean esleitu asmo dituela erraustegia eraikitzeko lanak.

Zer eskatzen da errekurtsoan?

  1. LEHENA 2010eko apirilaren 23ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresak Donostiako udalerrian sustatutako hondakinen baliotze energetikoaren proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren aldeko adierazpena egin eta Ingurumenaren baimen bateratua eman zitzaion.
  2. BIGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpenaren bidez Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U enpresari Donostiako udalerrian hondakinen baliotze energetikorako emandako Ingurumenaren baimen bateratua aldatu egin zen.
  3. HIRUGARRENA 2016ko apirilaren 11ko ebazpena eman zenerako proiektuaren ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpena eta Ingurumenaren baimen bateratua iraungita zeuden.
  4. ESKATZEN DUGU: Idazki hau aurkeztutzat hartu ondoren, emandako ebazpen horren aurka BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztutzat har dezala, eta ebazpen hori baliogabetzeko.

Zer egin behar da?

Inprimaki orria  jaitsi, inprimatu eta datuekin bete.

Nora bideratu behar dira sinadurak?

Hiru aukera daude:

  1. Zuen herrian erraustegiaren aurkako dinamikan lanean daudenei bideratu.
  2. Zuzenean Eusko Jaurlaritzako edozein bulegoko errejistroan sarrera eman.
  3. Edozein udaletxeetan sarrera eman daiteke. Sarrera ematean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera bidaltzeko eskatu behar da.
  4. Postaz bidali daiteke. Sobrea irekia eraman. Idatziaren bi kopia beteta. Korreoseko langileari eman sobrea eta idatziak. Idatziei zigilua jartzeko esan. Kopia bat gorde eta bestea sobrean sartu eta itxi eta langileari eman. Helbidea: Eusko Jaurlaritza Ingurumen Saila. Andia 13. 20004 Donostia.

Inprimakiak euskaraz eta gazteleraz

Inprimaki orriak http://www.erraustuez.org webgunean eskuratu daitezke edo hemen bertan:

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s