Maiatzaren 13tik 22ra “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa Sutegi Kultur Etxean

M13-1

Maiatzaren 13tik 22ra gure ingurunean dugunaz jabetu, ezagutu, zabaldu eta balorean jartzen laguntzeko, “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa egongo da Sutegiko erakusketa aretoan. Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria da.

M13Erakusketa ibiltariaren aurkezpena, eskubian Alaitz Aizpurua Usurbilgo Udaleko zinegotzia

Erakusketa honetan Oria eta Urumea ibaiek urte luzez gordetako sekretuak ikusteko aukera egongo da eta Usurbili loturiko erreferentzia bat baino gehiago aurkituko ditugu. Udal, probintzia eta estatuko artxiboetan eginiko ikerketen emaitza da “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” egitasmoa, orain arte ezezagunak ziren hainbat datu interesgarri eta bitxien bilduma hain zuzen ere. Urumea eta Oria Gipuzkoako bi ibai nagusiak, “sagardo ibaiak” eta teknologikoki puntako guneak izan ziren aintzinan. Portu-instalazio eta zerbitzuak izan zituzten, beren ur bazterretan salerosketa gune ugari izan ziren eta asko izan ziren beren ur ertzetan gertatutako istorio harrigarri eta bitxiak.

Erakusketa, herriz herri

  • Maiatzak 13tik 22ra Usurbilen, Sutegi erakustaretoan: asteazkenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatean 12:00etik 13:30etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta igandean 12:00etik 13:30etara.
  • Astigarragan irailean.
  • 2017. urtean, Donostiako Aquarium-ean.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s