Eguzki taldeak Aginagako saneamendua datarik gabe atzeratu dela salatu du

logo-eguzki

Eguzkik, Eusko Jaurlaritzak Aginagako eta Txokoaldeko saneamendua berriz ere atzeratu duela salatu du, oraingo honetan datarik gabe: “Plan Hidrologiko berriak 2027ra arte programatu dituen lanen artean ez da agertzen. Memorian, berriz, bai; memorian oraindik egin gabe dauden beste hainbat saneamendu-proiekturekin batera aipatzen da, baina erakunde arduradunen aurrekontu mugatuek lanok 2027 baino lehen programatzea zailtzen dutela ohartarazita (Programa de Medidas, 40. orrialdea). Alegia, Eusko Jaurlaritzak (Eusko Jaurlaritza baita zati gehiena ordaindu behar duena) ez duela lan hauetarako sosik ipintzeko asmorik, denbora puska ederrean, behintzat”

2007an erakundeek 2011 bitartean Gipuzkoan egin beharreko hainbat lan hidrauliko hitzartu zituzten. Lan haietako bat Aginagako saneamendua zen, batez beste hiru milioi euroko aurrekontua zuena: “Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, Ura Agentziaren bidez, %75 ordaintzeko konpromisoa hartu zuen eta Añarbeko Urek, berriz, %25. Urteak joan dira, ordea, eta Aginagak saneamendurik gabe jarraitzen du. Eta ez hori bakarrik, baizik eta, esan bezala, Plan Hidrologiko berrian lan hauek edozein programaziotik kanpo utzi dituztela”.

Aginaga ez da nukleo handia, baina 500 lagunen (gehi zenbait enpresaren) karga kutsatzailea badauka: “Kontuan izan behar da ur zikin horiek zuzen-zuzenean Oriara doazela Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu batean. Hain zuzen, KBE honen helburu nagusietako bat uraren kalitateari eustea da eta 5. helburu operatiboan espresuki aipatzen da Aginagako saneamenduaren beharra”.

atzerapen handiarekin

Eguzkik saneamendu alorrean lanak asko aurreratu direla aitortzen badu ere, orohar, atzerapen handiak egon direla adierazi du:

“Orain dela gutxi esan genuen bezala, azken urteotan asko aurreratu da saneamendu-alorrean, baina, alde batetik, burutu diren lanak, oro har, oso atzerapen handiarekin burutu dira, eta, bestetik, oraindik egiteko asko geratzen da. Plan Hidrologiko berrian errepikatzen den ideia bat hauxe da: egiteko dauden proiektuak egiten joango dira aurrekontu publikoek ahalbidetzen duten neurrian. Horren adibide da Aginagako kasua. Baina erakundeek, bereziki Eusko Jaurlaritzak, saneamendu-proiektuetara behar beste diru bideratzen ez badute, beste lehentasun batzuk dituztelako izango da, beharbada proiektu estrategikoagoak, AHT kasu. Saneamendu-proiektuak oinarri-oinarrizkoak bai, baina ez omen dira estrategikoak, eta ulertzen dugu politikoentzat ia edozer saneamendua baino glamorurosoagoa izatea. Alabaina, guk, Bertolt Brechten urak gure errotara ekarriz, badakigu proiektu txarrak, txarragoak eta zitalak dauden bezala, proiektu onak, hobeak eta bikainak ere badaudela. Eta gero daude ezinbestekoak: horietakoak dira saneamenduarekin zerikusirik dutenak”.

www.eguzki.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s