GuraSOSen manifestuari babesa emateko kanpaina abian

GuraSOSPasa den larunbatean GuraSOS taldea aurkeztu zen Lasarte-Orian, Zubietako erraustegiaren kutsadurak eragin zuzena izango duen inguruetako eskoletako aita-amek osatua. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean aurkeztuko zuten azken hilabeteotan landu duten manifestua eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo kaxkotik kilometro batera eta Lasarte-Oriatik 1,8ra eraiki nahi duen errauste plantaren proiektuari zergatik eta nola egingo dioten aurre azaldu zuten.

Aurkezpenean haurrak eta gurasoak izan ziren protagonista nagusiak. Erraustegiak dakarren arriskua antzezlan labur baten bidez irudikatu zuten.

a

“GuraSOS etorkizunean kide guztion elkargune izan nahi du. Elkartzen gaituena, gure txiki eta gaztetxoen osasuna babestea baita, ezberdintasun guztien gainetik. Guk ez dugu interes politiko edo ekonomikorik, bakar-bakarrik gure seme-alabak babestu nahi ditugu: ez dugu beren osasuna arriskuan jartzerik onartzen. Horregatik, arazoari emango zaion irtenbideak, gaur egun gipuzkoarron eta bereziki gure seme-alaben osasunerako berme nahikorik ematen ez duenez, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu”.

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek aurkezturiko ebidentzia zientifikoak ere kontuan hartu zituzten. “Plazaratu dituzten datuek beldurtzen gaituzte: azaldu dituzten datu eta ondorioek; erraustegia eta minbiziaren artean zer-nolako harremana dagoen diotenak, besteak beste. Medikuek argi diote: fetoak, haurrak eta gaztetxoak dira, gaixo eta adinekoekin batera, erraustegien efektuen eragin nabarmenenak jasaten dituztenak”.

GuraSOS mugimenduak bi lan ildo nagusi ditu landuko ditu:

1. Informazioa

Informazioa jaso eta beste gurasoekin partekatu nahi dute. Horretarako harremanetan jarri dira mediku eta zientzialariekin, eta honetako azpiegituren arriskuari aurre egin dioten beste guraso batzuekin ere. Testuinguru horretan, maiatzaren 21ean Hernaniko Orona-Ideo-n dibulgazio ekitaldia antolatzen ari dira: “Erraustegiek gure osasunean sor ditzaketen eraginei buruzko informazioa (objektiboa eta frogatua) jasotzeko aukera eskaintzea da gure helburua, zientzialari eta medikuen eskutik, eta nola ez, bizipen pertsonalei ere tartetxo bat eskainiz. Horregatik, besteak beste, familiez gain, gonbidapen zuzena egingo diegu eragin-eremuan dauden ikastetxeetatik hasi eta Gipuzkoako ikastetxe guztiei, eta baita osasunaren inguruan zeresana duten profesionalei ere”.

2. Manifestua

Manifestu bat ere aurkeztu zen Lasarte-Oriako agerraldian, heuren kezka eta nahiak azalduz. Guraso eta seme-alaben osasunean erraustegiak izango lukeen eraginarekiko kezka agertzen dute eta hondakinen arazoa konpontzeko gizarte eta haren ordezkariak ados jar daitezela eskatzen dute, beti ere, inoren osasuna arriskuan jarri gabe. Manifestu honen aldeko atxikimendu bilketa ere abiatu dute. Jasotako atxikimendu guztiak Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanori helarazteko asmoa du GuraSOS mugimenduak: “Osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio eta babes printzipioetan oinarrituz, erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu!”.

a

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s