Maiatzean “Sagastiak Loretan” ospakizunaren laugarren edizioa ospatuko da Usurbilen

M15

Maiatzean “Sagastiak Loretan” ospakizunaren laugarren edizioa ospatuko da Usurbilen. Hainbat ekimen antolatu dira eta elkarte eta eragile guzti hauek arituko dira elkarlanean: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Noaua! Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

Maiatzak 15, igandea

  • 10:00 Mikel Olano, txorietan adituaren emanaldia Saizar sagardotegian.
  • Ondoren, taldea Anaerrekara txorien kantuak entzutera.
    10:30 Pilota partidak (Usurbilgo lehen mailako txapelketako bi partida).
  • 11:00 Herriko ekoizleen azoka irekiera trikitilariekin.
  • 12:00 Meza Salbatore elizan.
  • 12:30 Hamaiketakoa, Bordatxuriko oilaskoak (LumaGorri).
  • 13:30 Bertso saioa: Amets Arzallus eta Elixabete Pagola.
    14:30 Bertso-Bazkaria Saizar sagardotegian. (Txartelak salgai Alkartasuna Kooperatiban eta Noaua! Kultur Elkartean maiatzak 11 (asteazkea) arte. Prezioa: 30 €. Menua: Bakailao-tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, idi txuleta, gazta, intxaurrak eta irasagarra, teilak eta zigarrotxoak.Ura, sagardoa, ardoa eta kafea.
  • 17:30 Herri kirolak: emakume eta gizon proba. Aizkora, trontza eta txinga lehiaketa.18:00 Kalejira erraldoi eta buruhandien konpartsarekin.
  • Oharra: eguraldiaren arabera, goizeko ekitaldia herriko plazan edo Askatasuna plazan egin daiteke.

Maiatzak 19, osteguna

  • 11:00 Euskal Herriko Sagardoaren Ibilbide Turistikoaren aurkezpena Potxoenean.

Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna

  • 10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio mendiburuen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.
  • 11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko dugu.
  • 11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.
  • Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
  • 12:00-13:30 “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
  • 18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Ekainak 4, larunbata

  • 09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”.
    Bideratzailea: Aitor Etxeandia.
  • Oharra: saioa, otsailaren 27tik irailaren 10era antolatu den “Sagarrondotik Sagardora” ikastaro praktikoaren baitan egingo da. Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetan izen emateko aukera ere badago.

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s