Xabier Arregi Usurbilgo alkateak gutun bana bidali die Gipuzkoako alkate guztiei

XabierArregi

Apirilaren 26ko osoko ohiko bilkuran erraustegiaren aurkako mozioa aurkeztu zuen Usurbilgo EHBilduk. Mozioa koalizioaren babesarekin aurrera atera zen eta EAJ eta PSE abstenitu ziren. Testuak bi puntu ditu:

  1. Zubietan eraiki asmo duten erraustegia bertan behera eskatzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
  2. Alkateari Gipuzkoako gainerako udalei estutitz bana helaraztea. Bertan usurbildarren kezka eta beldurra adieraziko zaie, eta usurbildarronganako konpromisozko eta elkartasunezko jarrera eskatuko zaie.

Xabier Arregi Usurbilgo Udaleko alkateak mozioan eskatzen dena bete egin du. Eskutitz bana bidali die Gipuzkoako udalerrietako alkateei eta bertan eskaera argi bat egin die: “Alderdien arteko eztabaida eta logiken gainetik, karguak ematen digun konplizitateaz, Zubietako erraustegiaren gaia zure herriko udalbatzarrera eramatea. Nahi nuke itxikeria politikorik gabe eta herritarren ongizatea oinarritzat hartuz, gai honi buruzko eztabaida parametro etiko eta demokratikoetan eman dadin. Eta, ongi baderitzozu, zure herriko udalbatzarrak hartzen duen erabakiaren berri ematea ere eskertuko nizuke”.

Alkatearen gutuna

www.usurbil.eus

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s