Erraustegiaren ingurumen baimenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoak 4.000tik gora izan dira

M11-1

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko asanbladaren deiari erantzunez, 4.000 errekurtso baino gehiago erregistratu dituzte herritarrek Eusko Jaurlaritzak erraustegia egiteko emandako ingumen baimenaren kontra.

Duela gutxi jakin da (ez ohiko bide ofizialetatik) Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimema eman diola Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki asmo duen errauste plantari. Baimen horri aurre egiteko, azken egun hauetan Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Erraustegiaren ingurumen baimen bateratuaren aldaketako ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa jartzeko deia egin zuen. Sinadurak aurkezteko epea atzo eguerdian betetzen zen.Deialdiak erantzun zabala izan du Usurbilen ere. Herritarrek argi adierazi dute ez dutela erraustegiaren azpiegiturarik nahi ez Zubieta gainean, ez beste inon ere.  Usurbilgo udal errejistroan 1.038 errekurtso aurkeztu dira eta horren adierazle Usurbilgo alkateak, Xabier Arregik, ateratako argazkia duzue. Atzo arte bildutako errekurtsoen kopurua zehazten duen orriarekin argazkia atera zuen.

Xabier Arregi

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du norbanakoek beraien kabuz erregistratuak, gainera, zenbatezinak direla: “Beste aldetik, 20 bat udalek eta hainbat elkartek ere helegite administratiboa sartu dutela jakin izan dugu. Izan ere, atzo Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen delegaritza kolapsatu egin zen errekurtsoen erregistroa zela eta”.

eskertza oharra

Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik ekimen honetan parte hartu duten herritarrak zoriondu ditu: “Hiru egunetan milaka errekurtso erregistratu izanak erakusten du gero eta gehiago garela erraustegiaren aurka jarrera aktiboa hartzen ari garenok. Maiatzaren 29an Donostian egingo dugun giza-katean ere nabarituko delakoan gaude. Hau da bidea, denon artean lortuko dugu!”.

Informazio gehiago: www.erraustuez.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s