Errigorak berriz jarri du abian Nafarroa hegoaldean ekoitzitako kontserba-loteak eskuratzeko aukera

kontserbak-irudia

Errigorak berriz jarri du abian Nafarroa hegoaldean ekoitzitako kontserba-loteak eskuratzeko aukera. Oraingoan 7 lote izango dira aukeran, Errigorak adierazita denak kalitate onekoak, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Aurrekoetan bezala, Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak bat egingo du kanpainarekin (bertan eska daiteke) Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta euskalgintza sustatzea helburu duen elkartasun ekimen honekin.

Produktuak

  • Zainzuriak (“El Escolar” eta “Iturri”). 425 ml-ko 8-12 aledun 12 ontzi (ekoizle bakoitzeko seina): 41 euro.
  • Potxak (“La Churta” eta “Maria Jesus”). 720 ml-ko 6 ontzi ekologiko eta 6 konbentzional: 25 euro.
  • Orburuak (“Ebron” eta “Maria Jesus”). 720 ml-ko 12 ontzi (ekoizle bakoitzeko seina): 44 euro.
  • Barazki-menestra (“Almanaque” eta “Maria Jesus”). 720 ml-ko 12 ontzi (ekoizle bakoitzeko seina): 39 euro.
  • Pikillo piperrak (“El Escolar” eta “Iturri”). 425 ml-ko 12 ontzi (ekoizle bakoitzeko seina): 32 euro.
  • Kremak (“Pedro Luis”). Hiruna ontzi barazki, kalabaza, brokoli eta porru krema ekologikoak: 24 euro.
  • Tomate frijitua (“Pedro Luis”). 370 ml-ko 12 ontzi: 15 euro.

Arg.: noaua.eus

Egutegia

  • Maiatzak 12-24: kanpaina.
  • Ekainak 6-8: ekoizleek loteak banatuko dituzte.
  • Ekainak 7-14: loteak kontsumitzaileek jasoko dituzte.

Informazio gehiago: www.errigora.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s