Asteburuan 600 lagunek erraustegiaren aurkako 225.000 esku-orri banatuko dituzte Gipuzkoa osoan

Eskuorria-euskeraz-1200

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, asteburu honetan (maiatzak 14 eta 15) Gipuzkoa osoko postontzietan 225.000 esku-orri banatuko dituela iragarri du. Dagoeneko herrietan daude 225.000 esku-orriak eta dena prest dute herrialdeko buzoi guztietara iristeko. 600 lagunek hartuko dutela parte aurreikusi dute.

Usurbilen ere taldea osatu da: “Usurbilen ere hainbat herritarrek buzonaketan parte hartuko dute, talde bat Usurbilen laguntzen arituko da eta beste talde bat Donostira joango da, donostiarrei laguntzera”.

Larunbaterako laguntza deia

Larunbatean Donostia osoa buzoneatzeko laguntza taldea osatuta dagoen arren Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deia egin du bertara gerturatzeko: Ekimen honetan parte hartu nahi duenak, jo dezala bere herriko Erraustegiaren Aurkako Asanbladara, edo bestela Donostiako kedadan ager dadila: larunbat 14an, 9:00etan, Ilarraberri kalean (Ibaetan, Aratz jatetxearen ondoan)”.

Buzonaketaren helburua

Mobilizazio zabal honen bitartez, erraustegiaren arduradun politikoei mezu argi bat bidali nahi die mugimenduak: “Komunikabide handietan, publiko zein pribatuetan, ezarria duten kontrol informatiboaren gainetik, ezkutatu nahi dituzten egiak Gipuzkoako txoko guztietaraino eramango ditugu. Beraiek herritarrei ezkutatzen dietena azalarazteko gai garela demostratuko dugu. Batzuek entzun nahi ez dituzten egiak eta ebidentziak herritar guztiengana, banan-bana, iritsiko dira”.

Buzoneatuko duten esku-orrian hiru mezu zabalduko dira:

  • Erraustegien inguruan minbizia izateko arriskua areagotu egiten da. Erraustegiaren inguruan minbizi kasu gehiago pairatzeko arriskua frogatu da. Dozenaka ikerketa daude, baina bat aipatzearren: Carlos III Unibertsitatea (2013). Minbiziak ez du bereizketarik egiten ez klase sozial, arraza edo sexuen artean, ezta alderdi politikoen boto-emaileen artean ere.
  • Gipuzkoan inoiz egon den lapurreta ekonomiko handienaren aurrean gaude. Izan ere, aurreikuspen guztiak gainditu ditu erraustegiaren kostuak. Hasieran 300 milioi euro kostua izango zuela iragarri arren, orain jakin ahal izan dugu kopuru hori 1.200 miliotara iritsiko dela. Eta horietatik %10, “garbi”, enpresa pribatu baten akzionistek eramango dute. Eta zeinek ordainduko du? Herritarrok, gure tasen eta zergen bitartez. Hau onartezina da!
  • Zabortegiak ez dira konponbidea. Ez Epelen, ez Lapatxen, ezta Kantabrian ere. Soluzioa gero eta hondakin gutxiago sortzea da, ahalik eta baliabide gehienak berreskuratzea eta bakoitzak bere etxean hondakinak berezituak jasotzea. Badaude herri eta eskualde asko Gipuzkoan hori dena egitea posible dela demostratzen ari direnak, udalean alderdi politiko bat edo bestea egon (Debagoiena, adibidez).

Informazio gehiago: www.erraustuez.org

BANERRA-400X150-1 (1)

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s