Ekainaren 29an egin nahi den “Urrutiko intxaurrak hamalau” emanaldian parte hartzeko deia herritarrei

M15

Ekainaren 29an (asteazkena), Santixabel jaien aurre girotze egunetarako ikuskizun berezi bat prestatu nahi da eta horretarako herritarei dei berezia egin zaie bertan parte hartzeko. Esketx bat antzeztu, bertsoak bota, abestu, argazkiak proiektatu edota txisteekin publikoa barrez jartzeko aukera eskaitzen da: “Zuena izango da oholtza datozen herriko festen atarian”.

“Urrutiko intxaurrak hamalau” izeneko emanaldia izango da. Prestaketa lanetan Ixabel Agirresarobe herritarra dabil: “Ikuskizunerako osagaiak behar ditut. Herritar edo elkarte orok, usurbildarrei zuen produktua eskaini nahi badiozue hemen duzue aukera”.

Parte hartzeko hainbat irizpide

  • Parte hartzeko ezinbestekoa da 16 urte beteak izatea.
  • Gutxienez bost bat minutuko saioa eskaini beharko da.
  • Saio bat baino gehiago eskaini nahi dituenak, ekitaldian zehar tartekatzeko aukera izango du.
  • Ekitaldi arteko lotura Ixabelek berak egingo du.
  • Saioa xumea behar du izan, baliabide askorik eskatzen ez duena.
  • Oholtza gaina tresnez betetzea saihestu nahi da, denek nahi duten emanaldia eskaintzeko tokia izan dezaten.

Izen-ematea

Izen-ematea maiatzaren 15a baino egin behar da Ixabel Agirresaroberi e-posta bat bidaliz:  ixabel.agirresarobe@gmail.com edo 675 712 383 telefono zenbakira deituz. Izen ematerakoan, eskaini nahi den saio labur horren zehaztasunen berri eman behar da: edukia, iraupena eta beharko diren baliabideak. Antolatzaileak ohartarazi dute, oholtza, argiteria eta soinua Usurbilgo Udalak jarriko duela.

Azken eguna maiatzak 15

Maiatzaren 15era arte jasoko dira proposamenak. Ondoren ekainaren 29ko emanaldia diseinatuko du gero Ixabel Agirresarobek, eta antolaketa lanak bideratzeko parte hartzera animatu direnekin bilduko da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s