Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak 200.000 informazio buletin inguru buzoneatu ditu Gipuzkoan

Buzonaketa1

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, pasa den asteburuan (maiatzak 14 eta 15) Gipuzkoa osoko postontzietan 225.000 esku-orri banatuko zituela iragarri zuen. Larunbatean kaleratuta prentsa oharraren bidez, helburua bete dela iragarri zuen mugimenduak:Erraustegiaren kontrako Mugimenduak 200.000 informazio buletin inguru buzoneatu ditu gaur, lauzpabost orduren buruan, Gipuzkoako herri gehientsuetan. Erronka asteburuan egitea zen, baina une honetan lasai asko esan daiteke dagoneko gaindituta dagoela. Izan ere, aurreikusi genuen langintza honetan 600 boluntario beharko zirela, baina goizeko lehen ordutik beretik kopuru hori erraz gainditu da.

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekimen honen bitartez, erraustegiaren arduradun politikoei mezu argi bat bidali nahi izan diela adierazi du: “komunikabide handietan, publiko zein pribatuetan, ezarria duten kontrol informatiboaren gainetik, ezkutatu nahi dituzten egiak Gipuzkoako herritar guztiengana helaraziko ditugu, banaka-banaka eraman behar baditugu ere”.

Donostiako buzonaketan 100 boluntario

Donostiko buzonaketa egiteko 100 boluntario inguru aritu ziren laguntzen. Donostiarrez gain, inguruko herrietatik joandako boluntarioak ziren, tartean zubietarrak eta usurbildarrak. Larunbatean, goizeko 09:00etan Ibaetako Ilarraberri kalean hitzordua jarri zuten eta bertatik Donostiako auzoetan buzonaketa egiteko taldeak osatu zituzten.

Ekimen honetan parte hartu zutenek balorazio positiboa egin dute, eta donostiarrei eskertu diete emandako laguntzarengatik, tinbreetan jotzean ez baitute inolako arazorik izan, alderantziz baizik, bizilagunek ekimenaren berri izanik atea inongo arazorik gabe irekitzen baitzieten.

This slideshow requires JavaScript.

Giza-katerako deia

Maiatzaren 29rako antolatu den giza-katearen deialdia gogora ekarri du mugimenduak: “Jakina den bezala, egun horretan giza-kate batek Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuko ditu eta, esku-orri honen bitartez, gipuzkoar guztioi parte hartzeko deia egin diegu”.

Egun guztian zehar sare sozialen bidez hainbat herrietatik (Zarautz, Elgoibar, Usurbil, Astigarraga, Aiztondo, Donostia, Zubieta, Andoain, Lizeaga, Azkoitia, Hernani, Oiartzun, Antxo, Egia, Antiguo, Lasarte-Oria, Bergara, Pasaia…) zabaldu ziren argazkiak ikusgai daude webgunean: www.erraustuez.org

Eskuorria-euskeraz-1200

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s