Espainiako Ministroen Kontseiluak erraustegiari buruzko herri galdeketa egitea debekatu du

2016ko urtarrilaren 30ean Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan eginiko ekitaldian sinaduraren entrega egin zen. (Arg.: Noaua!)

Ostiralean Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Zubietan eraiki nahi den erraustegiari buruzko herri galdeketa ospatzea debekatu duela jakinarazi zuen. Duela hilabete Usurbilgo Udalak galdeketa antolatzeko baimena eskatu zuen eta erantzunaren zain zeuden Udala bera eta galdeketa antolatzea eskatzeko azaroan osatu eta berehala, urtarrilera arte sinadurak biltzen aritu zen Erraustegia Erabakia herri plataforma. Herri galdeketa antolatzea eskatzeko Erraustegia Erabakia herri plataformak 1.185 herritarren atxikimenduak bildu zituen.

Espainiako Gobernuko Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioak Usurbilgo Udalak eginiko eskaerari erderaz erantzun dio:

“Ministroen Kontseiluak Usurbilgo Udalari hurrengo galdera hau duen udalerriko hiri hondakinak tratatzeko erraustegiari buruzko galdeketa ez baimentzea erabaki du: Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?

Udal Erregimeneko Oinarrien lege arautzaileak aitortzen die herritarrei herri galdeketa eskatzen duten eskubidea, baina kasu honetan guztiz betetzen ez diren baldintza batzuk finkatzen dira. Herri galdeketaren xedea udal eskumeneko kontua da eta herritarrentzat garrantzitsuak diren gaiak tratatzen ditu, baina ez du udal izaera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta zenbait mankomunitateren arteko lankidetza hitzarmenak herrialdeko hiri hondakinen kudeaketa definitzen du. Usurbil barne hartzen duen San Marko Mankomunitateko estatutuek, euren xedea herrietako zabor eta hondakinen tratamendua edota ezabatzea dela zehazten dute.

Beraz, hondakinen tratamendua udal eskumenekoa den arren, egun eskumen hau ez dute baliatzen Gipuzkoako udalerriek zuzenki, 2007. urtetik, herrialdeko mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundia biltzen dituen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa arduratzen da horretaz. Arrazoi honengatik, herri kontsultara eraman nahi den gaiak udal eremua gainditzen du”.

 

One response to “Espainiako Ministroen Kontseiluak erraustegiari buruzko herri galdeketa egitea debekatu du

  1. Nere postekin loturak: Erraustegia Erabakia herri mugimenduak deituta larunbatean batzar irekia Udarregi ikastolan | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s