Santixabeletako 40. bertsopaper lehiaketan parte hartzeko azken eguna ekainak 8

bertsopaper arauak

Usurbilgo Bota Punttubak aurten ere Santixabel jaietako Bertsopaper lehiaketa antolatu du. Aurtengoa 40. edizio izango da. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna ekainaren 8a da.

Oinarriak

  • Lehiaketan 16 urtetik gorako usurbildarrek parte har dezakete.
  • Gaia librea eta inoiz argitaratu gabea izan behar du.
  • Lanek gutxienez 8 bertso eta gehienez 10 bertsoren artean aurkeztu ahalko dira.
  • Lanak egilea nor den adierazi dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz.
  • Lanarekin batera kartazal itxi batean parte hartzailearen datu pertsonalak aurkeztuko dira.
  • Lan originalarekin batera, 3 kopia bidali behar dira, ekainaren 8a baino lehen, helbide honetara: Usurbilgo Udala (40. Bertsopaper Lehiaketa), Joxe Martin Sagardia plaza, Usurbil 20.170.
  • Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek  behar duten kalitaterik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.

Saria

Sari banaketa 2016ko ekainaren 25ean egingo da. Iaz bezala Sutegin (19:30ean) ospatuko den bertso saio musikatuan emango da ezagutzera epaimahaiak hartutako erabakia.

  • Lehen saria: 200 euro eta oroigarria
  • Bigarren saria: 150 euro
  • Hirugarren saria: 100 euro

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s