Larunbatean AHT eta proiektu txikitzaileen aurkako Txirrinka ekimenean parte hartzeko deia

M21Txirrinka

“Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lelopean 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA ekimena burutuko da. Txandakako bizikleta martxa honen lau zutabeak Hendaia, Muskiz, Gasteiz eta Iruñetik abiatuko dira, eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ondoren Bergarako AHTren korapiloan elkartu eta helmugaratuko dira.

TXIRRINKALekukoa hartuko duten taldeen artean lurraren alde eta AHT, fracking, zentral nuklear zein termiko, errauskailu, goi tentsioko linea, urtegi zein ubide, harrobi edota meategi erraldoiak bezalako azpiegitura txikitzaileen aurka borrokan dihardutenak dira. Baina ez horiek bakarrik. Baita ere, gai sozialak lantzen dituzten hainbat taldek ere parte hartuko dute: langabetuen asanbladak, sindikatuak, bazterketa soziala eta arrazakeriaren aurkakoak, feministak, auzo elkarteak, jubilatu taldeak, euskalgintzako kolektiboak, gazte mugimendua, kontsumo taldeak… Txirrinka ekimena bultzatzen duten talde guztiak jendarte eredua eraldatzearen alde borrokan ari dira. Izan ere, lurraren defentsa sustatzeko modurik eraginkorrena baita holako azpiegiturak inposatzen dizkigun egungo jendartearen eredua behetik gora iraultzea.

Larunbatean Donostiatik Tolosarako bidean, gure artetik igaroko da. Usurbil eta Zubieta ere zeharkatuko ditu.

Txirrinkan parte hartzeko deia

Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzen Erraustegiaren Aurkako Taldeak bat egin dute Txirrinkarekin. Larunbaterako ekimenean parte hartzeko deia egin dute eta horretarako bai Usurbilen eta bai Zubietan hitzorduak jarri dituzte:

  • 11:00etan anbulategiko aparkalekuan, Txirrinkan parte hartu nahi dutenek bizikletekin gerturatzeko deia.
  • 11:50tan Urbileko gasolindegi ondoko bidegorria hasten/amaitzen den lekuan, usurbildarrek ongietorria emango diote Txirrinkari.
  • 12:00ean Txirrinkari ongietorria emateko Zubietako plazara bizikletekin gerturatzeko deia egiten diete zubietarrei. Bertan, erraustegiaren auzia salatzeko flashmoba dantzatuko da.
  • Ondoren geldialdia, hitz batzuk eta hamaiketakoa egiteko aukera.
  • 12:30ean lasartearrak Txirrinkara batuko dira Zubietan, eta Lasarte-Orian Eusko Treneko errotondan erreleboa pasako zaie. Ondoren, Hernanira abiatuko dira.
  • Oharra: kaskoa eramatea beharrezkoa da.

Informazio gehiago: www.ahttxirrinka2016.blogspot.com.es

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s