M29ko giza-kateko txartelen erronka berriak: Usurbilen 600 baietz! eta Zubietan 175 baietz!

M29-1

Gipuzkoako Erraustegiaren Aurkako Mugimendua maiatzaren 29an Onkologikotik Foru Aldundira osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea antolatu du. Giza-katerako gutxienez 5.000 herritarren parte hartzea behar da eta horretarako konpromiso txartelak hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo taldea eta Zubieta Lantzen Erraustegiaren Aurkako taldea lan horretan dabiltza.

Usurbilen 600 baietz! Zubietan 175 baietz!

M20

Hasiera batean usurbildarrek helburuea jarria zuten, Usurbildik gutxienez 400 herritarren parte hartzea behar zen eta pasa den asteburuan txartel guztiak banatu zirela jakinarazi zuten antolatzaileek. Ez arduratu, beste 200 txartel gehiago banatuko direla iragarri dute eta beraz, asteburu honetan txartelak eskuratzeko aukera egongo da Usurbilen. Erronka berria jarri dute: 600 baietz!

Zubietan ere helburua bete dute, 100 txartel banatu dituzte eta orain erronka berria jarri dute: 175 baietz!

Konpromiso txartelak NOaua!n ere

Maiatzaren 29ko giza-kateko konpromiso txartelak maiatzeko asteburuetan Zubietako herriko plazan eta Sutegi ondoan jarriko diren mahaietan eskura daitezke. Noaua! Kultur Elkartean ere (astelehenetik ostiralera) txartelak eskuratu daitezke (borondatearen truke).

Eta mahai hauetara gerturatu ezin dutenetzako inskripzioa bideratzeko beste aukera bat jarri da www.erraustuez.org webgunean.

Maiatzak 20, ostirala

  • 19:00 Usurbilgo Sutegi ondoan.

Maiatzak 21, larunbata

  • 12:30 Usurbilgo Sutegi ondoan.
  • 11:30-13:30 Zubietako herriko plazan.

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s