Maiatzaren 22an XXXV. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen

Sagardo Eguna2016

Igande honetan, maiatzak 22, XXXV. Sagardo Eguna ospatuko da Usurbilen. Sagardo Egunaren Lagunak antolatzaileak azken lanetan dabiltza iganderako dena prest izateko. 30tik gora sagardo postu jarriko dira eta herritarrak postuetan izango dira  basoarekin gerturatzen direnei sagardo tragoa eskaintzeko.

Dema, frontoia eta Askatasuna plazak sagardo postuez eta sagardo zaletuez beteko dira. Sagardoa tragoak hartzeko ordea, ezinbestekoa izango da frontoi sarreran jarriko den sagardo basoen salmenta postuan basoa erostea.

Sagardoa zerbitzatzeko laguntza

Urtero moduan, sagardo postuetako edariak zerbitzatzeko herritarren laguntza behar dela jakinarazi dute Sagardo Eguneko antolatzaileek. Igande goizeko lehen orduan, frontoian bilduko dira urtero moduan, prestaketa lanetarako.

Egiraraua

  • 10:30 “Sagardotegia, gure kolejiyua” kantatu zuen Udarregi bertsolariaren oroimenez Remigio Mendibururen eskultura jarri zela 50 urte gogoratzeko ekitaldia.
  • 11:00 Potxoenea atarian duela 20 urte egindako Noaua!ko bazkideen argazkia berrituko da.
  • 11:30 Hasiera ekitaldia Noaua!ren eskutik.
  • Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.
  • 12:00-13:30 “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
  • 18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Usurbilgo ernairen TXOSNAGUNEA

  • 11:00 Txosnagunearen irekiera Mikel Laboa plazan.
  • 13:00 Presoen aldeko kalejira eta txotxa.
  • Eguerdira arte, talogileak.
  • 15:30 Trikitilariak.
  • 18:00 Dj Bull
  • 23:00 Zaparra herriko taldearen kontzertua.

Usurbildarrek dauketa sagardo alkate…

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s