Ostiralean erraustegiak osasunean dituen arriskuez ohartarazteko jardunaldi berezia Potxoenean

Garbiñe Zaldua eta Olatz Matxain (Arg.: Noaua!)

Ostiralean (maiatzak 20) erraustegiak osasunean dituen arriskuez ohartarazteko jardunaldi berezia egingo da Potxoenean arratsaldeko 18:00etan. Minbizia izan duten Usurbilgo bi lagunek, Olatz Matxain eta Garbiñe Zalduak, euren esperientzia partekatuko dute hitzaldira gerturatzen direnekin. Eremu honetatik erraustegiaren aurka egiten ari diren lanketa aurkeztuko dute eta bertara gerturatzen direnekin ekarpenak bildu nahi dituzte.

Hitzaldia irekia izango da baina bereziki minbizia izan edota dutenei, senideei edota osasun alorreko profesionalei zuzendua dago.

Olatz Matxain eta Garbiñe Zaldua herritarrek minbizia gertutik, lehen pertsonan sufritu dute, eta halakorik inork bizi ez dezala azpimarratu dute Noaua! astekarian egindako elkarrizketan. Horrelako gaixotasunak, bestela ere etortzen direnez, onartezina iruditzen zaie, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) azken aldian sarritan aditzera eman duen moduan, Zubietan eraiki asmo duten erraustegiagatik herritar gehiago gaixotu ahal izatea.

Olatz Matxain: “Hitzaldietan datu oso kezkagarriak azaldu dituzte. Hori entzuteak asko ukitu nau, pasa dudan esperientziatik oso gogorra izan baita. Erraustegiak dakartzan arriskuen berri jaso ahala, zerbait egiteko beharra sortu zitzaidan. Bizi eta gainditu dugun gaixotasuna oso larria da eta ez diogu inori halakorik pasatzea opa”.

Olatz Matxainek Esperientzia bera bizi eta gainditu duen beste herritar batekin, Garbiñe Zalduarekin bildu eta gai honi buruzko lanketari ekitea erabaki dute. Euren kezka helarazi nahi diete herritarrei, elkarteei eta erakundeei. Ideologia ezberdinetako jendearengana heldu nahi dute, eta batez ere denok osasunaren alde bat egitea eskatzen dute. “Alderdikeriak alboratu eta batzea, gai honekiko sentsibilizazioa izatea. Osasunaz ari gara, denok batera joan behar dugu. Hondakinak erraustearen aurrean alternatibak badirenez topa dezatela behar duten sistema. Baina hemen ez gaude esperimentuetarako”.

BANERRA-400X150-1 (1)

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s