Ostiralean “Sagardoa bidegile” dokumentala proiektatuko da Sutegin

sagardoa-bidegile

Ostiralean (maiatzak 20) Pixel eta Elhuyarrek, ETBren partaidetzarekin ekoitzitako dokumentala proiektatuko da Sutegin, arratsaldeko 19:00etan: “Sagardoa bidegile”. Dokumentala Sagardo Egunaren Lagunak, Usurbilgo Udala eta Elhuyarren eskutik eskainiko da.

Iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen dokumentala. Bertan Euskal Herriko sagardogileen lana aztertzen da, ibilbide kultural, gastronomiko, zientifiko eta historiko bat proposatuz. Aipatzeako da dokumentalean hainbat aditu eta sagardogile agertzen direla, horien artean Jakoba Errekondo usurbildarra.

Sinopsia

Urtean lau hilabetez, urtarriletik apirilera, euskal sagardotegiek milaka pertsona erakartzen dituzte, bertokoak zein kanpokoak. Tradizioa bete nahi dute denek: tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta jatea, eta txotxera deitzen duen ahotsa entzundakoan sagardoa edatea. Tradizio modernoa da hau, baina erro sakonak ditu. Dokumentalak bidaia moduan azalduko digu tradizio hau: ibilbide geografiko, kultural, teknologiko eta gastronomikoa izango da, ezustekoz betea.

Gidoia eta Zuzendaritza

Bego Zubia Gallastegik kazetari moduan lan egin du bai prentsa idatzian (Egin eta Gara), bai telebistan. Gaur egun Teknopolis zientzia dibulgaziorako telesaioa zuzentzen du (Elhuyar-ETB). Sagardoa Bidegile bere lehen dokumental luzea da. Aurretik iraupen ertaineko zenbait dokumental egin ditu telebistarako, hala nola Viaje a la prehistoria (2013) eta Tras el hierro antiguo (2014).

Informazio gehiago: www.sagardoabidegile.eus

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s