Usurbilgo Udala: “Madrilen ukoa dela eta, herritarrei itzultzen diegu galdeketa egiteko eskumena”

Alaitz Aizpurua zinegotzia eta Xabier Arregi alkatea. (Arg.: Noaua!)

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak aurreko ostiralean erraustegiaren inguruko galdeketa debekatu ostean, gaur eguerdian Usurbilgo Udaleko gorbernu taldeak prentsaurrekoa berezia egin du. Debekua ezagutzera eman eta ia astebetera, oraindik jakinarazpen ofizialik ez dutela jaso berri eman dute Xabier Arregi alkateak eta Alaitz Aizpurua zinegotziak. Datorren asterako espero dute eta argi adierazi dute Espainiako Gobernuak hartutako erabakia irmoa dela: “Pasa den ostiralean argitaratu zuen albistea eta beraz ukoa garbia da. Ministroen Kontseiluak Usurbilgo Udalari hurrengo galdera hau duen udalerriko hiri hondakinak tratatzeko erraustegiari buruzko galdeketa ez baimentzea erabaki du: Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?”.

Herritarren esku

Erabaki hau dela eta, Udalak herritarren esku utzi du, erraustegiari buruzko galdeketa antolatzeko aukera: “Gure aldetik herritarrei itzultzen diegu galdeketa egiteko eskumena. Kezkaren tamaina ezagututa inoiz baino zilegitasun handiagoa du galdeketak”.

Usurbilgo Udalak Espainiako Gobernuaren erabakia penaz hartu du: “Herritarren aldetik 1.185 sinaduraren mandatuari erantzun ezinik geratzen gara. Ministroen Kontseiluaren ezezkoak beste arazo batzuk agerian uzten ditu. Nork noren gainean, zergatik, nola eta zer argudioren gainean hartzen dituen erabakiak. Hori Usurbilen esaten den bezala, beste kupeleko sagardoa izan daiteke batzuentzat, baina uste dugu benetan arduraz hartzekoa dela. Are gehiago, erabakiak hartzeko modua eta hauek izan dezaketen eragina herritarrei bizkarra emanda hartzen badira. Erraustegia ingurumen eta osasunari eragiten dion arazoa izateaz gain, arazo etiko eta demokratikoan bilakatzen ari da. Hondakinak erraustearen egokitasunari buruz inoiz ez zaigu galdetu herritarrei, eta Usurbilen saiatu izan garenean ere ez zaigu utzi”.

Galdeketen zilegitasuna

Udalak galdeketon zilegitasuna defendatzen segitzen duela adierazi du: “Usurbilgo eta eskualdeko herritarren artean erraustegiaren eraikuntza eta hau martxan jartzeak gure ongizatea eta osasunean eragiten duen kaltearen aurrean, zilegizkoa eta arduratsua iruditzen zaigu ekarriko dituen ondorioen eta kostu ekonomikoen jakitun, oraindik ere gure hondakinak erraustu nahi ditugun galdetzea. Galdetu bakarrik ez, behingoz, gai honi buruzko eztabaidaren erdigunean, herritarrak eta herritarren osasuna jarri, eta alderdi interesak alboratzea eskatzen dugu. Osasunaz ari garenean arrisku hutsak aski behar luke arduraren eta prebentzioaren printzipioa aplikatzeko, beste ezeren aurretik. Gure aldetik, ildo horretan Gipuzkoako eragile politikoei eta herritarrei hitza eman eta errausketari buruzko eztabaida zintzo eta zentzuzko bat emateko gonbita luzatu nahi diegu”.

Emandako pausoak

  • Urtarrilak 30: Erraustegia Erabakia herri plataformak 1.185 sinadura entregatu zizkion Usurbilgo Udalari.
  • Otsailak 23: osoko ohiko bilkuran, gehiengo osoz herri galdeketarako galdera onartu zen: “Usurbilgo hondakinak tratatzeko erraustea egoki iruditzen al zaizu?”.
  • Martxoak 4: Usurbilgo Udalak erraustegiari buruzko galdeketa antolatzeko eskaera luzatu zion Espainiako Gobernuari.
  • Maiatzak 13: Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak galdeketa antolatzea debekatu zuen.

Udalaren prentsa oharra

Udala prentsa oharra

Informazio gehiago:

BANERRA-400X150-1 (1)

One response to “Usurbilgo Udala: “Madrilen ukoa dela eta, herritarrei itzultzen diegu galdeketa egiteko eskumena”

  1. Nere postekin loturak: Erraustegia Erabakia herri mugimenduak deituta larunbatean batzar irekia Udarregi ikastolan | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s