35. Sagardo Egunari errepasoa

11Arg.: Xingola

35. Sagardo Eguna ospatu zen atzo Usurbilen. Euria lagun izan genuen goizean zehar.. Eguerditik aurrera berriz ez genuen aterkiaren beharrik izan, eguzkia eta haizea izan ziren protagonistak. Sagardo Egunean zehar hainbat ekimen burutu ziren eta jarraian horiek guztiak aipatuko dizkizuegu.

“Sagardotegiya, gure kolejiyua”

1966ko maiatzaren 22an inauguratu zen Udarregiren omeneko eskulturaren 50. urtemuga oroitu zen Sagardo Egunean. Eskulturaren egilea, Remigio Mendiburu da. Bertan izan zirensenideak, Usurbilgo udal ordezkaritza, Jose Luis Zumeta eta Alejandro Tapia margolariak. (Arg.: Noaua!)

This slideshow requires JavaScript.


Noaua! kultur elkarteak 20 urte

Noaua! Kultur Elkarteak izan zuen 35. Sagardo Eguna abiatzeko ohorea, izan ere 20 urte bete dituelako. Aurretik bazkideen argazkia ateratzeko tartea hartu zuten eta ondoren, Sagardo Egunaren ekitaldi hasiera Noaua!ko lehendakariak, Idoia Torregaraik eman zion, Noaua!ko azken bazkide eta bazkide gazteenarekin batera: “Urtemuga honetan, egitasmo hau aurrera ateratzen lagundu duzuen guztiok izan zarete protagonista, usurbildarron festa kuttunenaren hasiera ekitaldian. Guztiok izan nahi izan zaituztegu gogoan. Milesker urte guztiotan egin duzuen ahaleginagatik eta zorionak Noaua!kideok!”. (Arg. Noaua!)

This slideshow requires JavaScript.

p

Sagardo Egunaren hasiera

Herritar ugari ibili da Sagardo Eguna antolatzen, bai aurreko hilabeteetan eta bai egunean bertan. Guztie esker herriko jairik politena berriz ere gure artean izatea lortu dute. (Arg.: Noaua!)

This slideshow requires JavaScript.

p

Sagardo Egunean ere erraustegirik ez!

Sagardo Egunaren Lagunak Zubietan egin nahi den erraustegiaren aurkako adierazpen bat irakurri zuten.

p

Herriko euskal presoak gogoan

Mikel Laboa plazan kokatu zen txosnagunean, talo postuaren ondoan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, herrian falta diren Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Xabier Aranburu “Xomorro” herriko presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea burutu zen. Ondoren topa berezi bat egin zen sagardo tragoekin. Ekimenari amaiera emateko, Olatz Lasagabasterren urtebetetzea dela eta, zorion agurrerako argazkia atera zen. (Arg.: Noaua!)

Oharra: Sagardo Eguneko mariskadaren zozketaren zenbaki irabazlea: 0848 izan da.

This slideshow requires JavaScript.


p

Sagardo botatzaile onena Olatz Arregi

Sagargo Egunean postuetan dauden botatzailen artean hiru sailkatu ondoren hona hemen irabazleak: lehen postuan Olatz Arregi, bigarren postuan Ibai Arribazabalaga eta Ibai Gomez hirugarren postuan.

p

Sagardo eguna Sare sozialetan

Sagardo Egunaren bueltan hona hemen sare sozialeran topatu ditugun argazkiak (@bootxo, @xingola, @SBereziartua, Ion Markel Argazkiak, Jon Gotzon Ugalde Gurrutxaga, Arkaitz Xegu, Lurdes Hueta, Andoni Azkonobieta, bengotxo, imaritxalar, zametiz, lapikotxo):

This slideshow requires JavaScript.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s