M29ko giza-katerako herritarrei txartelak eskuratzeko edota webgunean izena emateko deia

m27

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak prentsa-oharra kaleratu du eta bertan datorren igandean (maiatzak 29) osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako konpromiso-bilketa erritmo onean doala jakinarazi du. Mugimenduak dei egin die herritarrei txartelak eskuratzeko edota izena emateko webgunean.

“Datorren igandean osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katerako konpromiso-bilketa erritmo onean doa. Dena dela, egun gutxi geratzen dira eta Mugimenduak herritarrei dei egin nahi die izena lehenbailehen eman dezaten. Gipuzkoan erraustegiari aurre egiteko pilatzen ari diren borondateak eta indarrak gero eta handiagoak dira eta, aurreikuspen guztien arabera, Onkologikotik Diputaziora doan ibilbidea jendez beteko dugu. Izan ere, dagoeneko ehunka eta ehunka dira iganderako konpromisoa hartu duten herritarrak.

Hala ere, antolakuntza-lanak ahalik eta txukunen burutu ahal izateko, aldez aurretik izen ematea eskatzen dugu. Ibilbidea 9 gunetan banatua dago, eta Gipuzkoako eskualde bakoitzari zati bat egokitu zaio. Izena aldez aurretik emateko helburua da parte-hartzaileak ibilbidean zehar era orekatuan banatua egotea. Informazio guztia webgune honetan aurki daiteke: erraustuez.org Jakina den bezala, izena emateko bi bide daude.

  • Tiketa eskuratzea: Gipuzkoako herri gehienetan badago lantalde bat tiketak banatzen ari dena. Giza katean aldez aurretik lekua hartu nahi duenak talde hauetan parte hartzen ari diren boluntarioekin harremanetan jarri behar du. Era berean, batez ere Zubieta inguruko herrietan mahaiak kalean jartzen ari dira tiketak eskuratzea errazteko.
  • Beste aldetik, interneten bidez ere izena eman daiteke webgune honetan: izen-ematea

Igandean Gipuzkoan ikusiko da zein den Zubietako erraustegiak eragiten dituen samina eta kontrakotasuna. Erraustegiaren eraikuntza kosta hala kosta aurrera eraman nahi duenak entzun beharko gaitu. Igandean erraustegiaren aurka gaudenok ezinbesteko hitzordua dugu, atera gaitezen kalera!”

Txartelak asteburuan eskuratzeko aukera

Maiatzaren 29ko giza-kateko konpromiso txartelak asteburu honetan eskuratzeko aukera egongo da Zubietan eta Usurbilen (Sutegi ondoan) jarriko diren mahaietan. Noaua! Kultur Elkartean ere (astelehenetik ostiralera) txartelak eskuratu daitezke (borondatearen truke).

Maiatzak 27, ostirala

  • 17:00-19:00 Zubietako kaxkoan
  • 19:00-20:30 Usurbilgo Sutegi ondoan.

Maiatzak 28, larunbata

  • 12:30-14:00 Usurbilgo Sutegi ondoan.

IBILBIDEA

Giza-katea-mapa

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s