Ostiral honetan, maiatzak 27, hileko azken ostiralarekin bat, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.
Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu:
- Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
- Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
- Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
- Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
- Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.