Larunbatean Txirrinkak zubietarren eta usurbildarren babesa jaso zuen

Arg.: Noaua!

Pasa den larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak eta Zubieta Lantzen Erraustegiaren Aurkako Taldeak  Txirrinkan parte hartzeko deia egina zuten. Zubietarrez eta usurbildarrez osatutko 30 lagunek, haur, gazte zein heldu, goizeko 11:00ak aldera Usurbilgo anbulatorioko hitzordura gerturatu ziren. Jarraian, Santuenetik Zubietara joan ziren eta ondoren Urbil merkatalgune ondoko bide gorrira, bertara iritsi behar baitzuen Donostia aldetik zetorren proiektu suntsitzaileen (tartean erraustegiaren) aurkako Txirrinka, txandakako bizikleta martxa, “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lemapean.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Xingola

Txirrinka 12:30ak aldera iritsi zen eta segituan Urbil merkatalgunetik Txikierdira, eta handik, Aliriko zubitik barrena joan ziren  txirrindulariak Zubietako errebote plaza ondora. Bertan zain zeuden zubietarrek ongietorria egin eta hamaiketakoa eskaini zieten txirrindulariei, fruta eta ura. Atsedenaldian, Zubietako Herri Batzarreko kide Fernando Iturraldek hartu zuen hitza, hondakinak ez, dirua eta gure osasuna erraustu nahi dituen proiektuaz aritzeko, erraustegiaz bereziki.

Erraustegiaz gain eremu horretan eraiki nahi dituzten kartzela eta industriagunea ere aipatu zituen: “Gure mendia, gure lurrak lapurtu zizkiguten. Dena suntsitu, txikitu zuten. Eskaera luzatzen diegu Donostiako Udalari eta Foru Aldundiari, Biodonostiak egin asmo dituen azterketa epidemiologikoen harira. Gure gaitzekin ez dugu nahi inork jolastea, inork dirurik egitea, ezta inork ere ikertzea nahi. Guk nahi duguna da gure osasuna mantentzea”.

Zubietatik gertu, Belartzako industriagunea handitzeko egiten ari diren lanak ere salatu zituen: “Keinu bat ere egin Belartzarekin borrokan dabiltzan añorgatarrei; industriagunea handitu nahi dute. Animoak eta borrokan jarrituko dugula guztiok”.

Txirrinkaren lekukoa zubietarrei

Bertan, Txirrinkaren lekukoa jaso zuten zubietarrek, eta plazatik barrena Lasarte-Oriarako bidea hartu zuten eta bertako kaleetatik barrena ibili ziren Txirrinkan parte hartu zuten txirrindulariak.

Bideoa eta argazkiak: Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s