Maialen Berridi: “OEITko medikuek giza-katearekin bat egin dugu eta bertan egongo gara”

Maialen Berridi (Arg.: Noaua!)

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) maiatzaren 29rako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitu duen osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako giza-katearekin bat egin du. Bertako kide den Maialen Berridi medikua Noaua! astekariak elkarrizketatu du. Maialenek osasunaren alde mobilizatzera gonbidatu ditu herritarrak: “Horrelako indarra erakusten bada, erraustegia geldituko dugu”.

Maialen Berridi

Argi eta garbi esan datuak existitzen direla, txostenak badaude, eta datuotan behin eta berriro ikusten da, badagoela lotura erraustegi ondoan bizitzearen eta gaixotasunen artean, eta horren aurrean arduratsu jokatu behar dela. Arduraren prin–tzipioa aplika dezatela, eta ez dezatela biztanleriaren gogoz kontra, 10 edo 20 urte barru osasun arazoak sortuko dituen planta bat ezarri. Arduratsu jokatu eta beste alternatiba bat bila dezatela”.

“Giza-katearen oinarri bat izan da osasunaren alde borrokatzea. Horregatik guk giza-katearekin bat egin dugu eta bertan egongo gara. Ziur aski Onkologiko inguruan bilduko gara mediku asko eta asko, eta osasun langile mordoa. Espero dugu baita herritarrak, familiak, gurasoak, denetarik elkartzea giza-katea osatzeko. Iruditzen zaigu jende asko gerturatuko dela. Ekimen polita eta garrantzitsua izango da. Horrelako indarra erakusten bada, erraustegia geldituko dugu”.

Elkarrizketa osoa: www.noaua.eus/maialen-berridi

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s