LABek deituta larunbatean “Langileok bidea batuz” lemapean mobilizazio nazionala Bilboko kaleetan

M28-1

Larunbat honetan (maiatzak 28), LABek deituta, “Langileok bidea batuz” lemapean, mobilizazio nazionala egingo da Bilbolko kaleetan arratsaldeko 17:30ean, prekarietatea egoera ezberdinetan diren langileak protagonista bihurtuz. Mobilizazio hau anitza eta parte-hartzailea izango dela iragarri du LABek, langile kolektibo guztiei zuzendua dago.

Ekimen honek lau abiapuntu izango ditu, herrialde bakoitzeko bat. Autobusek zuzenean dagokien abiapuntura eramango dituzte. Zubiarteko zutabea eta Udaletxeakoa izango dira ateratzen lehenak. Abandon eta Sagrado Corazonen zain izango dituzte beste biak. Guztiak plaza eliptikoan bat egin eta Euskadi plazara joko dute. Bertan izango da amaiera ekitaldia.

LAB: “Prekarietatearen milaka aurpegia agerian jarriz, aldaketarako alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera. Sektore feminizatuetako langileak, enpresa handi eta txikietakoak, azpikontratetan ari direnak eta sektore publikokoak, langabetuak, etxeko langileak, gazteak, emakumeak, migranteak… guztiok bat eginda. Zutabe bakoitzak aldarrikapen nagusi bat izango du, eta guztiak bilduko dituen goiburu nagusiak lanaren eta aberastasunaren banaketa eskatuko du, 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduak oinarri hartuta”. 

Jakin beharrekoak, motzean:

  • Autobusez joango komeni da Bilbora.
  • 17.30etarako bakoitza bere abiapuntuan egon behar du.
  • Herrialde bakoitzak zutabe bat izango du.
  • Zutabe bakoitzeko kamiseta kolore bat izango du.
  • Langile bakoitzeko aldarrikapen bat eraman behar da.

Informazio gehiago: www.lab.eus

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s