Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak M29ko giza-katera trenez joateko deia egin du

M29egitaraua

Igande honetan Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea burutuko du Donostian, Onkologikoan hasi eta Gipuzkoako Foru Aldundira iritsiko dena. Mugimenduak ekimenaren inguruko informazioa webgunean jarri du guztion  eskura: ordutegia, antolakuntza, irizpideak, seguritate neurriak, egitaraua, gune bakoitza nondik nora den… Informazio osoa: www.erraustuez.org

11:30etarako guneetan jarrita

Giza-katea-mapaGiza-katean parte hartu nahi duten guztiek 11:30etarako, eskualde bakoitzari egokitu zaion gunean jarrita egon behar dute. Ibilbidea 9 zatitan banatuta dago, parte-hartzaileak era orekatu eta proportzional batean banatuak egoteko. Helburua da 11:45etarako giza katea osatua egotea da.

Zubietarrak eta Usurbildarrak Hotel Londresen (8. gunea) eta Bulebarren (9.gunea) egongo dira. Konpromezu txartelak hartu dituzuenok txartelan bertan jartzen du zein gune egokitu zaizuen eta internet bidez izena eman duzuenok bi gune hauetakoren batera gerturatu eta antolakuntzakoek esango dizuete non jarri (ikus mapa)

Hasiera 12:00etan

12:00etan Onkologikotik mobilizazio honen mezu nagusia daramakien bizikleta abiatuko da eta, gune guztietatik pasatu ostean, 12:30 inguruan Diputaziora iritsiko da. Bizikletaren atzetik kotxe elektrikoa joango da, “kotxe-eskoba” funtzioa beteko duena. Kotxea pasa ostean, giza katea desegiten joango da eta parte-hartzaileak Gipuzkoa Plazarantz abiatuko dira.

Ekitaldia 13:00etan

Ibilbidearen gune desberdinetatik datozen parte-hartzaile guztiei Gipuzkoa plazaraino iristeko denbora utziko zaie. Parte hartzaile guztiak Gipuzkoa plazara iristerakoan hasiko da ekitaldia, 13:00etan. Bitartean Gipuzkoa plazako txoko desberdinetan ekimen kultural eta erreibindikatzaileak egongo dira: kantariak, margolanak, batukada…

Usurbildik Donostira trenez

Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldeak Donostira trenez joateko  gonbidapena luzatu die herritarrei, hain zuzen 10:24ko trena hartzea proposatzen dute. Puntualak izatea eskatu dute, izan ere trena puntuala izaten baita.

Egitaraua

  • 11:30 Eskualde bakoitzari egokitu zaion lekuan bildu
  • 11:45 Giza katea osatzen hasi
  • 12:00 Lekukoa abiatu Onkologikotik
  • 12:30 Lekukoa iritsi Gipuzkoa Plazara
  • 12:30 Gipuzkoa plazan kantariak, margolanak, jokoak, batukada…
  • 13:00 Diputazioaren aldamenean, ekitaldiaren hasiera
  • 13:30 Amaiera

BANERRA-400X150-1 (1)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s