Gaur 19:30ean, LABek deituta prekarietatearen aurkako elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

LAB

Buruntzaldeako LABek prekarietatearen aurkako borroka astea deitu du aste honetarako. Borroka astearen barruan, gaur astelehena (maiatzak 30), arratsaldeko 19:30ean Mikel Laboa plazan elkarretaratzea burutuko dela iragarri du LABek, “Euskal Herria, prekarietatearen aurka!” lemapean.

Larunbatean Bilbon deitua zuten manifestazioarekin abiatu zen LABek deitu duen borroka aste hau. Pasa den asteko ostiralean Lasarte-Oriako Okendo plazan agerraldia egin zuen sindikatuak eta bertan manifestazioan parte hartzeko deiaz gaim egun hauetan burutuko diren ekimenen berri eman zuen.

LAB

“Egunak joan eta egunak etorri, lantokietan bizi dugunak ez du itxura onik ez eta hoberantz egingo duenaren joerarik ere. Izan industriako soldatapeko langile, ingeniari, lantoki txikietako aprendiz, kale garbitzaile edo autobus gidari. Langileria osoa barnebiltzen du bere baitan prekarietatearen sareak. ETTak, behin-behinekotasuna, lanaldi partzialak, praktiketako kontratuak, azpikontratak, soldata baxuak, hitzarmenik aplikatzen ez zaien langileak, langabezia egoerak, EREak…

Kokoteraino ordu extrataz, mugarik gabeko lanaldietaz, pentsio duin bat ez izateaz, diskriminazioaz, mehatxuez, lana ez izateaz, lan baldintza kaxkarrez, istripuez… Botere ekonomikoak, patronalak, eta eserleku erosoetan dauden hainbatek egoera hau iraunaraztea besterik ez dute buruan, langileria prekarizatu eta sumiso baten gainean, haien poltsikoak geroz eta gehiago betetzen jarraitzeko bidean eta eredu kapitalista-patriarkal hau mantentzeko asmoz.

Norbere baitatik hasita, langabetuen asanbladetatik, lantokietatik, kaletik, auzotik, herritik, bultzatu behar ditugu geure eskubideen aitortza, lan baldintzen hobetzea eta bestelako eredu bateranzko bidea. Eskuz esku, elkarlanean jorratuz, borrokatuz, indartuz eta lortuz. Bideak batuz”.

Prekarietatearen aurkako Borroka Astea

Maiatzak 30, astelehena

  • 19:30 Elkarretaratzeak Usurbilgo Mikel Laboa plazan, Lasarteko udaletxe zaharraren parean eta Hernaniko Zinkoenean.

Ekainak 2, osteguna

  • 19:00 Mahai ingurua, Hernaniko Biteri kultur etxean. Parte hartzaileak: LAB, Ernai, Bilgune Feminista eta Sortu.

Ekainak 3, ostirala

  • 10:00 Kotxe karabana Ingemar lantegitik abiatuta.
  • 19:30 Manifestazioa, Lasarte-Oriako Okendo plazatik abiatuta.

E3

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s