Gaur (maiatzak 31) osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke entzutera. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.
hauteskundeetarako mahaikideen zozketa
Ekainaren 26an ospatuko diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egingo da udalbatza aretoan. Egun horretan Aginagan, Usurbilen eta Zubietan zabalduko diren hauteslekuetako mahaietan egotea tokatuko zaienei bihartik aurrera jakinarazpena iritsiko zaie.
Gai zerrenda
- Ekainaren 26an izango diren Hauteskunde Orokorretako mahaikideen zozketa.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko apirilaren 18tik maiatzaren 20ra (2016/0356- 2016/0483).
- 2017 urterako herriko jai-egunaren izendapena.
- Artzabal eraikineko Gure Pakea jubilatuen tabernaren kudeaketarako zerbitzu kontratuaren esleipena.
- 2015eko Kontu Orokorraren behin betiko onespena.
- 2016ko Zerga Ordenantzaren aldaketaren behin behingo onespena.
- EAJ-PNV udal taldeak aurkezten duen Euskal Eskola publikoaren aldeko mozioa.
- EH Bildu udal taldeak herri-hezkuntza proiektuaren aurrean aurkezten duen mozioa.
- Galdera-eskaerak.