Igandeko osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-kateak arrakasta handia izan du

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Pasa den igandean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-katea antolatu zuen. Mugimenduak igandean bertan egin zuen balorazioan aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu zirela adierazi zuen.

Donostian burutu zen giza-katea osatzeko 5.000 lagun beharko zirela aurreikusi zuten antolatzaileek, baina kopuru hori nabarmen gainditu zen: “Giza katearen haria zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira”.

Bizikleta tropel txiki batek egin zuen Gipuzkoako Plazarainoko bidea eta Onkologikoan mediku talde batek emandako mezua eraman zuen. Medikuek argi adierazi dute eurraustegia kaltegarria dela osasunarentzat. Gipuzkoako Plazara heldu zen lekukoa eta giza-katea osatu zuten herritarrak bertara gerturatuko ziren 13:00etan hasiko zen ekitaldian parte hartzeko. Zirrara une handiak bizi izan dira katea osatzerako unean. Toki askotan, katea bera osatzeko behar zena baino askoz jende gehiago zegoen eta, beraz, pentsatzekoa da aurreikusitakoak baino herritar gehiago hurbildu zirela errauskailuaren aurkako mobilizaziora.

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Xabier Mitxelena, medikua

Xabier MitxelenaOsasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kide Xabier Mitxelena medikuak irakurri zuen lekukoaren barruan ekarritako mezua. Mitxelenak ohartarazi du frogatuta daudela erraustegiak osasunarentzat dituen arriskuak, baina ez dute halakorik jakiterik nahi. Hala, ondorio horiek onartu eta zintzotasunez jokatzeko eskatu die agintariei, eta erraustegia eraikitzeko asmoak bertan behera uzteko.

Clara Perales

Clara Peralesek  hartu zuen ondoren  hitza. Perales Madrilen (Valdemingomez-Rivas) bizi da erraustegi baten alboan, eta osasun arazo larriak  ditu: “Erraustegi baten inguruan bizitzeak malformazio, minbizi eta bihotz arazoak sortzen ditu. Zuek garaiz zaudete oraindik”.

Teresa Lopez de Munain

TeresaTeresa Lopez de Munainek irakurri zuen Erraustegiaren Kontrako Mugimenduaren mezua: “Prest gaude hitz egiteko, baina, nahi ez baduzue, aurrean izango gaituzue. Nafarroak ez du erraustegirik, Arabak ere ez. Zergatik Gipuzkoak bai? Gure eta gure seme-alaben osasunak zuen irabaziek baino gehiago balio du!”.

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

“Milaka pertsonek hartu dute parte gaur Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra deitutako giza-katean. Antolatzaileok kalkulatu genuen Onkologikoa eta Diputazioa giza-hari batekin lotzeko, bataz beste 5.000 lagun beharko zirela, baina hari hori zati askotan hirukoiztu eta beste askotan mataza izan da. Beraz, otsailean Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu dira.

Txirrindulari tropel txiki batek katean barrena ibili da puntatik puntara. Tropelaren buruan, bi haur. Batek eraman du haize-errota koloretsua, erraustegiaren kontrako borrokaren sinboloa. Besteak, berriz, Onkologikoan mediku batek eman dion mezu bat, kutxatila batean gordetan.

Kate osoan animazio handia izan da. Gipuzkoa Plazan, berriz, La Jodederak, Mikel Kartonek eta berrogeita hamar emakume inguruk osatutako batukada erraldoi batek alaitu dute giroa.

Horma-irudi bat ere margotu da, zeinean, umorez, Gipuzkoako armarriko hiru haginak tximiniek ordezkatu dituzten.

Bukaerako ekitaldia Teresa Lopez de Munainek zuzendu du. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kide Xabier Mitxelena medikuak haurrak Onkologikotik ekarritako mezua irakurri du (atxikita). Ondoren, Clara Perales madrildarrak hartu du hitza. Valdemingomezko erraustegitik bost kilometrora bizi da Clara. Planta horren kontra kereila jarri duten 36 bizilagun minbizidunetatik bat da. Ekitaldiaren bukaeran, Lopez de Munainek berak Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren mezu bat irakurri du (Mugimenduaren mezua)”.

Argazkiak

Informazio gehiago

2 responses to “Igandeko osasunaren alde eta erraustegiaren aurkako giza-kateak arrakasta handia izan du

  1. Nere postekin loturak: Gipuzkoa Zutik: “Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko, errauskegirik ez inon!” | Borroka Garaia da!

  2. Nere postekin loturak: Gipuzkoa Zutik: “Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko, errauskegirik ez inon!” | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s