Ekainaren 4an Udarregi Ikastolaren Eguna

udarregi-logoEkainaren 4an (larunbata) “Udarregi Ikastolaren eguna” ospatuko da. Urtero bezala egun guztiko jaia izango da. Goizean, Haur Hezkuntzako jaialdia, LHko eta DBHko gazteentzako jolasak eta ikasleek urtean zehar egindako lanen erakusketa izango dira ikusgai. Eguerdian bazkaria egingo da herriko frontoian eta arratsaldean dantzaldia izango da.

Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte hartzera gonbidatu ditu ikastolako ikasle eta gurasoak, eta bazkarira joan daizene animatuz.

Egitaraua

  • 09:00-12:00 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
  • 09:30 Esnadeia.
  • 10:30-13:00 LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.
  • 12:00 HH-koen jaialdia Oiardo Kiroldegian.
  • Oharra: ekainaren 3tik ekainaren 6ra, Haur Eskolakoen erakusketa, Oiardo Kiroldegiko harrera tokian.
  • 14:00 Herri bazkaria eta bazkalosteko girotzea gurasoen eskutik.
    Otordurako txartelak salgai maiatzaren 31ra arte, Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Bi menu: Helduentzako menua: paella, txerri solomoa onddo saltsarekin, postrea, kafea eta kopa. Edariak eta ogia. Prezioa: 15 euro. Haurrentzako menua: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta Chips patatak, postrea, edaria eta ogia. Prezioa: 8 euro.
  • Oharra: Alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian, ikastolako idazkaritzan jakinarazi behar da, menu berezia prestatzeko.

www.ikapp.udarregi.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s