Gipuzkoa Zutik-ek “Bizitza da handiena” lelopean asteburuan Gipuzkoa Plazan biltzeko deia egin du

GZ

Aste osoan arratsaldero moduan, hitzaldi, mobilizazio eta asanbladetara gero eta jende gehiago ari da biltzen Gipuzkoa Zutik ekimenean parte hartzera. Atzo 18.00etarako mobilizazioa zuten aurreikusia eta 200 lagunetik gora bildu zen bertan. Ondoren egin zen manifestazio baketsuan aldarrikapen ugari bildu zituen eta Aldundiaren eraikinaren parean amaitu zen. Bertan Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren urtebetetzea zela baliatuz, “zorionak zuri” kantatu zioten bertaratutakoek tonu umoretsuan.

osteguna-asanblada-orokorraEkimena martxan dagoenetik ostegunekoa asanblada  jendetsuena izan zen. Hasieran, goizean atxilotu zituzten lagunetako batek hartu zuen hitza. Uneoro lasai egon zela azalduz eta oraindik gogo gehiagorekin daudela adierazu zuen. Asanbladak txalo zaparrada batekin erantzun zien bi lagunei.

Batzar nagusia talde txikitan banatu zen ondoren eta ostiraleko egunaz gain, asteburuan antolatu daitezkeen ekintzak prestatzen hasi ziren. Denen ondorioak bildu ostean amaitu zen asanblada. Bosgarren gaua pasatzeko prestatzen ari ziren plazan zeudenak, kontzertu akustiko bat entzun bitartean.

Astebururako egitaraua

“Bizitza da handiena”  lelopean asteburuan Gipuzkoa plazan biltzeko dei egin du Gipuzkoa Zutik-ek: “Kristorena izango da; sekulako giroa sortuko dugu, eta denon beharra dugu: beraz, Euskal Herri osoko jendeari egiten diogu hona etortzeko gonbita”.”Bizitza da handiena” lelopean asteburuan Gipuzkoa plazan biltzeko dei egin du Gipuzkoa Zutik-ek: “Kristorena izango da; sekulako giroa sortuko dugu, eta denon beharra dugu: beraz, Euskal Herri osoko jendeari egiten diogu hona etortzeko gonbita”.

bizitzadahandiena

  • 11:00 Artisau azoka
  • 12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia
  • 13:00 Asanblada
  • 14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.
  • 15:00 Mikrofono irekia
  • 17:00 Herria Dantzan
  • 18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.
  • Gauean kontzertuak

Gipuzkoa Plazara umeekin joateko deia

Umeak

Asteburuan Gipuzkoa Plazara umeekin joateko deia egin dute hainbat gurasok. Ostiral arratsaldetik aurrera, hainbat gurasok adierazi dute umeekin parte hartuko dutela kanpaldian. Umeentzat ere oso esperientzia aberasgarria izan daitekeelako, eta eguneroko bizitzatik ikasten delako.

Kontxako hondartzan biltzeko deia

kontxarako deial

Gaur, ekainak 3, 18:00etan Donostiako Kontxako hondartzan biltzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek. Bertaratuko direnei turista mozorroa eta maskara zuria eramateko eskatu die.

Infornazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s