Gipuzkoa Zutik gaur 19:00etan Bulebarrera gerturatzeko deia egin du

e8

GZGipuzkoa Zutik ekimenak aurrera egitea erabaki zuen atzo (igandea) arratsaldeko batzarrean. Asteburuan hainbat ekimen burutu dituzte, 2.000 lagunez osastutako manifestadia barne. Gaur goizean ordea,  Gipuzkoa Plazan gaua egitea erabaki zuten lagunek bisita berezia izan dute.

e1

Donostiako Udaltzaingoa eta Ertzaintza Gipuzkoa Plazara joan eta Gipuzkoa Zutik-en kanpaldi gunea hustu dute. Ekimenean parte hartzen ari direnak modu lasai eta baketsuan lekuz aldatu dira, Bulebarreko kioskora. Bertan bildu dira hurrengo orduetan zer egin erabakitzeko baina Bulebarreko kioskoan Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak gerturatu daudenak ere inguratu egin ditu.

a

Bertatik berri ematen dutenez, indarra baliatzen ari dira kioskoa hustutzeko: “Indar txikitzaile bezala agertu zaizkigu gaur Donostiako udaltzaingoa. Jendearen jarrera baketsuaren aurrean biolentzia eta mespretxua”.

This slideshow requires JavaScript.

 

Gaur 19:00etan Bulebarrera joateko deia

Arratsaldeko 19:00etarako mobilizazioa deitu dute Bulebarrean. Hara joateko deia egiten dute: “Gerturatu arren, aukera duzuen guztiok. Ezinbestekoa da ahal dugun bezala sustengua ematea autoritateen indarkeria bizitzen ari direnei. Bizitzea merezi dugulako. Bizitzea merezi duen bizitza nahi dugulako”.

Pentsionisten elkartasuna

Pentsionistak

Asteburuko irudiak



Infornazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s