Gipuzkoa Zutik: “Bakarrik nahi gaituzte, elkarrekin izango gaituzte”

Kalejira e7Ekaink 6, Gipuzkoa Zutik Diputaziora bidean (Arg.: XingolaUsurbil)

Gipuzkoa Zutik mugimendua bizirik eta indartsu jarraitzen du. Atzo arratsaldean Donostiako kaiaren pribatizazioaren aurka, bainu kolektiboa egiteko deia egin zuen. Kirol portua dela eta Eusko Jaurlaritzak kaian bainatzeko debekua salatu zuten Gipuzkoa Zutikeko kideek.

Arg.: Dani Blanco

Ondoren, arratsaldeko 19:00etan, 700 lagunetik gora bildu zituen asanblada egin zuten Boulevardean. Asanbladako arauak eta orain arte adostutakoa denei azaldu ostean, goizean gertatua azaldu zuten. Donostiako udaltzainek indarkeria erabili zuten desobedientzia pasiboz bere gauzak defendatzen ari ziren herritarren aurka. Gipuzkoaz Zutik mugimenduko kideen materiala txikitu eta zaborren kamioira bota zuten.

Ondoren, Gipuzkoa Plazara joaten saiatzea erabaki zuten, baina Ertzaintzak bidea mozten bazien dantzaz erantzungo zietela. Hala egin zuten.

Ertzaintzak bertan zen herritar bat atxilotu zuen. Tentsio uneak eragin zituzten eta bortxa erabili zuten lehen lerroetan zeudenak kolpatuz. Bertan asanblada bat egin ostean, Boulevardera itzultzea erabaki zuten, bidean manifestazio bat eginez Kontxatik.

Asanblada Boulevardean egin ostean, afaldu eta gaua bertan igarotzea erabaki zuten.

Arg.: Dani Blanco

indarkeria berriz ere

Gaur goizean (asteartea) Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa Boulevardera joan dira berriz Gipuzkoa Zutik hustera. Atzoko udaltzainen indarkeria eszenen ondoren, lekukoen arabera ertzainak aritu gaur kioskoa husteaz arduratzen: “Orain arteko ekintza bortitzena izan da”. Gaua Bulebarrean igaro duten gazteak ateratzen hasi dira udaltzaingoa eta Ertzaintza.

Arg.: Topatu.info

Gipuzkoa Zutik-ek salatu duenez, lau lagun atzeman ditu Ertzaintzak, euren burua identifikatzeari uko egiteagatik. Hasiera batean atxilotuak bost zirela zabaldu den arren, gerora jakin da bosgarrena ez dutela atxilotu, baina haren aurkako eginbideak abiatu dituztela, “desobedientzia eta irainak” egotzita. Aurretik ere beste bi pertsona eraman zituzten atxilotuta, beren burua identifikatzeari uko egin ostean. Hirurak aske utzi zituzten minutu gutxiren buruan.

Kioskoan zeuden hainbat pertsona identifikatuta joan egin da Ertzaintza, baina Alderdi Ederren geratu da. Gipuzkoa Zutik-eko kideak Bulebarrean geratu dira, eta han jarraituko dutela iragarri dute. Ondoren, egunero moduan, batzarra egin dute nola jarraitu erabakitzeko. Arratsalderako deia ere egin diete herritarrei: “Bakarrik nahi gaituzte, elkarrekin izango gaituzte”.

Asanblada inprobisatua

Bizilagunak eta Gipuzkoa Zutiken egunotan parte hartu duten lagunak Boulevardera joan dira, gaua bertan zutenei babesa adieraztera Ertzaintzaren atxiloketen ondoren. Asanblada inprobisatua egin dute, azken bi egunetako poliziaren jarrera ikusirik, nola jokatu erabakitzeko, baita hurrengo egunetako programazioari buruz ere, besteak beste.

Aste osorako agenda osatzen (Eguneratzen)

Ekainak 7, astearte

  • 17:00 Fracking ez! hitzaldia.
  • 18:00 ekintza hondartzan.
  • 19:00 asanblada.
  • 21:00 Bertxortan.

Ekainak 8, asteazkena

  • Goizean: zintzarri tailerra
  • 17:30-19:00 Nuitdebout-en inguruko hitzaldia Miguel Seguirekin (Nuitdebouteko kidea)
  • 18:00 Ekintza San Martin azokan: ez gara artaldea (etorri ardiz jantzita eta zintzarriekin). Bertan Metroaren aurkako elkarretaratzea ere izango da.
  • 19:00 Asanblada.
  • 20:00 Kurdistango erresistentzia moldeez hitzaldia, ekintzaile kurdu batek kontatua.
  • 22:00 Kontzertua: Occhi di farfalla.

Ekainak 9, osteguna

  • 18:00 Ekitza.
  • 19:00 Asanblada.
  • 21:00 Pintxo potea auzoetatik maskarilak eta informazioa banatzen (lortu eta ekarri ahalik eta maskarila gehien).

Ekainak 10, ostirala

  • 17:00 Hitzaldia: Zigor Etxaburu.
  • 18:00 Auzoetatik zutabeak.
  • 19:00 Aldundia inguratzea.
  • Ondoren asanblada.

Ekainak 11, larunbata

  • Borroken uztarketa: Piraten “Kantauri beltza” topaketak.
  • 23:30 gaueko martxa.

Ekainak 12, igandea

  • 19:00 Asanblada.
  • 22:00 Revival.

Ekainak 13, astelehena

  • 17:00 “Askatasunaren hiria” jolasetan.
  • 19:00 Asanblada.
  • 22:00 Bideo emanaldia.

Ekainak 14, asteartea

  • 17:00 Tailerrak: serigrafia, txapak, memeak, plantillak,… (Ekarri margotzeko kamisetak)
  • 17:00-19:00 Hitzaldia: Gorka Bueno, EHUko irakaslea, “Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra”.
  • 19:00 Asanblada.
  • 22:00 Elikadura: landaketa.

Infornazio gehiago

Gipuzkoa Zutik-en oharra

BAKARKA NAHI GAITUZTE, ELKARREKIN IZANGO GAITUZTE

“Susmoa dugu gure hilabete honetako fakturak apur bat disparatuko direla. Ez da izango ura eta argiaren prezioa beste behin ere igoko dutelako. Ezta zergek beti bezala azpikoak gogorrago kolpatuko gaituztelako. Gipuzkoa Zutik ekimena abiatu genuenetik jarri nahi dizkiguten isunen erruz izango da.

Ekimena burutzen hasi ginenetik hainbat gastu sortu ditu herritarren arteko konbibentzia apasionatu honek. Mozal legea medio, multa sendoak heldu ahal zaizkigula jakin badakigu. Abokatuek eta bestelako epaitegi kontuek ere gastua dakarte…

Eta hau dena zertarako? Zalantza gabe herritar bakoitza bere etxean mantendu nahi du eliteak. Burumakur, etsituta eta bere faktura eta multei begira. Pentsatuz bakarrik utzi gaituztela. Gure erantzuna, kantuak zioena da: “bakarka nahi gaituzte, elkarrekin izango gaituzte”. Elkarrekin gaudenean askoz hobea delako. Banaka nahi gaituen esplotazio eredu honen aurrean bakarrik ez egotea erabakitze hutsa jada gauzak aldatzeko lehen pausoa ematea delako. Eta ez da pauso txikia.

Horregatik nahi ditugu elkarbizitza apasionatu honen gastuak ere denon artean konpartitu. Ez ditugu gutxi batzuk etxean utziko burumakur haien isunari begira, ezta?

Laguntzeko era ugari dago. Antolatu zerbait zuen auzo edo herrian, kontzertu bat, afari bat… bildu lagunartean diru apur bat. Zabaldu mezua eta ingurukoak animatu sostengua ematera. Badakizue, lagun batek hilabete amaierara heltzen ez garenean laguntzen gaituenean bezala, kopurua ez da kontua, keinua eta elkartasuna baizik.

Konbibentzia apasionatu askok bezala, gureak ere azkenean kontu korronte bat ireki behar izan du. Hemen duzue: ES52 3035 0075 41 0750057088. Horra ere bideratu ditzakezue zuen gauzak aldatzeko nahiak, zuen elkartasuna, maitasuna eta sostengua. Ez gaituztelako bakarrik aurkituko!”

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s