Usurbilgo Udalak ‘Oporrak bakean 2016’ elkartasun egitasmoa abian jarri du

oporrak bakean

Usurbilgo Udalak Oporrak bakean 2016 elkartasun egitasmoa abian jarri du. Egitasmoaren helburua, 9 eta 12 urte bitarteko haur sahararrei udaran errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, bi hilabetez (uztaila eta abuztua) beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea da eta desertuan jasaten den tenperatura altuetatik babestea da.

Usurbilgo Udalak lau urte daramatza elkartasun ekimen honekin bat egiten eta denbora tarte horretan bi haur saharar izan dira herrian, Usurbilgo familiak harreran hartuta. Aurtengoan ere, Udalak bat egin du ekimenarekin.

1976tik saharar herria zatiturik bizi da. Errefuxiatu kanpamentuetan bizitzera behartu zituztenak Argeliako Hamadan bizi dira, desertuko tokirik gogorrenean. Bertan euren seme-alabak jaio eta hazi ziren. Errefuxiatu egoerak eta lekuko zailtasunen ondorioz, bizirauteko beharrezkoak direnak kanpo laguntzaren bidez iristen dira. Oporrak Bakean proiektua, gerratearen irrazionalitatearen ondorioz baztertuak izan ziren saharar herriarekiko elkartasun keinua da.

Nola parte hartu programa honetan?

Herritarrek programa honetan parte hartzeko aukera izango dute. Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetan beharrezkoa den informazio guztia eskatu daiteke, inongo konpromezutik gabe (Tel.: 943 377 110)

Izena emateko epea

Ekainaren 15a (asteazkena) izango da izena emateko azken eguna.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s