Ekainaren 1etik martxan dago Gertu txartela

gertutxartela1

Ekainaren 1etik martxan dago Usurbilgo Udalak, Hurbilago merkatari eta ostalarien elkarteak eta Nafarroako Rural Kutxak bultzatutako Gertu txartela.

Betirako doakoa izango da txartel hau Hurbilagoko dendetan eta hiru hilabeteko epean interesik gabe ordaintzeko aukera egongo da. Era berean deskontuak eta elkarteak egiten dituen promozioetan parte hartzeko aukera eskaintzen du. Visa txartela ere bada, mundu osoan ordainketak egiteko erraztasunak eskainiko ditu eta doako aseguruak lortu edota kutxazainetan dirua ateratzeko aukera egongo da.

gertutxartelaGertu txartelaren aurkezpena (Arg.: Usurbilgo Udala)

Berrikuntzak

Honako berrikuntzak dakartza txartel honek: Oiardo kiroldegian, Sutegi liburutegian, Potxoenea Kultur etxean edota, hondakinen bilketarako larrialdi gunean erabiltzeko aukera ematen du, lekuan aktibatuz gero.

“Usurbildarrago egiten gaituen txartela”

Xabier Arregi, Usurbilgo alkateak, txartela egiteko prozesua duela 9 hilabete hasi zela azpimarratu zuen txartela aurkeztu zen agerraldian: “Prozesu parte hartzaile bat egin genuen diseinua hautatzeko. Txartel honen erabilerak, herriko dendetan erostera bultzatuta, arlo sozio-ekonomikoan mesede egiteaz batera, Usurbildarrago egingo gaitu. Herriari gehiago lotzen gatzaizkiolako alde batetik, baina mesede eta abantailak ere eskaintzen dizkigulako bestetik.”

Abantailak

Ekainean zehar, promozio gisara, Hurbilagoko dendetan, %10era arteko deskontuak eskainiko dira txartela erabiltzen dutenentzat eta lehen 1.000 erabiltzaileei opari bana emango zaie.

Gertu txartelak berme guztiak eskaintzen dituela adierazi dute: “Visa zerbitzua du bere balio nagusia eta horrek beste edozein antzerako txarteletan duen balio bera izango du.”

epea Ekainaren amaiera arte

Hurbilago txartelaren abantailak erabiltzeko epea ekainaren amaiera artekoa izango da, eta ordutik aurrera ekainaren lehenetik indarrean egongo den Gertu txartela bakarrik erabili ahalko da, dendetan abantailak eta deskontuak lortzeko.

Gertu txartela eskuratzeko bideak

Gertu txartela eskuratzeko bi moduz egin daiteke:

  • Hurbilago txartela ez dutenek, eskaera orri bat bete beharko dute eta Rural Kutxako bulegoetan edota Udal eraikinetan utzi beharko dute NAN txartelaren kopia batekin batera.
  • Hurbilago txartela dutenek, Rural Kutxako bulegoan txartel berria eskatu dezakete.
  • Oharra: Txartel hau eskuratzeko,  ez da Rural Kutxan konturik zabaldu beharko.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s