GuraSOSek gaur Kontxako karruselean aterako den argazki kolektiboan parte hartzeko deia egin du

Gurasos argazkiaGuraSOS mugimenduak gaur arratsalderako dei berezia egin du, Donostian argazki jendetsua ateratzea. Ekainaren 19an (igandea) mobilizazio erraldoi bat egiteko asmoa du GuraSOSek. Hitzordua iragartzeko kartelerako argazki kolektibo bat (ahalik eta jende gehien joatea eskatu dute) atera nahi du guraso taldeak eta horretarako gaur Donostira gerturatzeko deia egin dute. Gaur (ekainak 8) aterako den argazkia Donostiako Kontxako karruselean egingo da, arratsaldeko 18:30ean.

GuraSOS

Argazkirako kontuan hartzekoak

  • Komeni da familia osoak agertzea (amonak, gurasoak, haurrak).
  • Helduak, beltzez jantzita joan behar dute (beltz-beltzez), inolako pegatina edo estanpaturik gabeko kamiseta, blusa edo alkandorekin.
  • Haurrak txuriz jantzita joan behar dute.

sinadura katea osatzen

Ia 7.000 atxikimendu bildu ditu GuraSOSen erraustegia geratzea eskatzeko manifestuak. GuraSOS taldetik erronka bat proposatu dute: pertsona bakoitzak beste 10 lagunen sinadurak biltzea eta hamar pertsona hauetako bakoitzak aldi berean, beste 10 lagunenak eskuratzea. Atxikimendu katea osatu nahi dute modu horretan. Bildutako sinadurak Ahaldun Nagusi Markel Olanori helaraziko dizkiete.

Manifestua izenpetzeko: www.gurasos.org

GuraSOS-en parte hartzeko deia

GuraSOS taldeak kide gehiagoren laguntza behar dutela adierazi dute. Laguntza emanteko edo ekarpenak egiteko prest daudenak helbide honetara idatzi dezakete: komunikazioa@gurasos.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s