Usurbilgo Udalak genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurkako protokoloa sinatu du

Arg.: Usurbilgo Udala

Usurbilgo Udalak genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea eman asmoz, erakundeen arteko jarduera eta koordinazioko Lehen Udal protokoloa izenpetu eta onartu du. Sinadura ekitaldian erakunde ezberdinen konpromisoa jasotzen duen agiria izenpetu zuten Xabier Arregui Usurbilgo alkateak, Jose Manuel Ladron de Guevara Donostialdeako ESI-ko zuzendari gerente-arduradunak, eta Karmelo Martinez Sarobe Hernaniko Ertzain-etxeko buruak. Protokoloan jasotzen diren jarduera guztiak egiteko konpromisoa hartu zuen.

a

Helburua

Indarkeria egoeren detekzioa eta arretan ematen den erakundeen arteko koordinazio eta jarraipena ahalik eta egokiena izatea bermatzea da helburua, beti ere emakume bakoitzaren nahiak eta egoera kontuan hartuta:

  • Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei laguntzeko eta esku hartzeko printzipio nagusiak.
  • Genero indarkeria eta sexu eraso kasuetan koordinatzeko prozedurak.
  • Erakundeen arteko koordinazioa.
  • Udalaren adierazpenak eta ekintza publikoak.
  • Usurbilen genero indarkeriaren edo sexu erasoen ondorioz emakume bat erahilko balute Udalak jarraitu beharreko prozedura.

Usurbilgo Udalak 2011n abian jarritako prozesua erakunde ezberdinen arteko elkarlanari esker aurrera eraman dela adierazi du: “Elkarlan hori ofizial egin eta zein garrantzitsua den plazaratzeko asmoz elkartu gara erakunde bakoitzeko ordezkaiak. Lehen Protokoloaren edukien jarraipena eta ebaluazioa egiteko, erakunde bakoitzeko ordezkarien koordinazio mahai teknikoa osatuko da, bertan berrikusi eta antzemateko beharrei egokituz joango gara, protokoloak hobetzeko helburua duelako”.

Arg.: Noaua!

EAEko VI. Berdintasun planaren esku hartzeko III Ardatza, emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea da. Ardatz honen baitan bi programa jasotzen dira: Sentsibilizazioa eta prebentzioa eta detekzioa eta arreta

Informazio gehiago: www.usurbil.eus   www.noaua.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s