Erraustegia Erabakia herri mugimenduak deituta larunbatean batzar irekia Udarregi ikastolan

Diapositiva 1

Ekainaren 18an, larunbata, Usurbilgo Erraustegia Erabakia herri mugimenduak batzar irekia antolatu du “Espainiako Gobernuak Usurbilgo Udalari erraustegiari buruzko galdeketa antolatzea ukatu ostean, herritarrok zer?” galderaren ingurun hitz egiteko. Batzarra Udarregi Ikastolan egingo da (eraikin gorriko erdiko aretoan), goizeko 11:00etan.

1.185 usurbildarren atxikimendu

2015eko azaroaren 7an “Erraustegia Erabakia” izeneko Usurbilgo eta Zubietako herritarren osatutako herri plataforma aurkeztu zen. Helburua erraustegiaren inguruan herritarren kontsulta bultzatzea da, erraustegia egingo den ala ez herriak erabakitzea hain zuzen ere. Horretarako, Usurbilgo Udalari kontsulta bat antolatzea eskatu zioten. Eskaera honek aurrera egin dezan, sinadurak biltzen hasi ziren. Guztira, 1.185 usurbildarren atxikimendu jaso zituzten: “Helburutzat markatu genuen sinadura kopurua erraz gainditu dugu. Erraustegia bozkatzeko 1.185 arrazoi”.

2016eko otsailean bildutako sinadura guztiak Usurbilgo Udalean entregatu zituzten, udalbatza aretoan egin zen ekitaldian. Bertan Erraustegia Erabakia herri plataformako kideak, herritarrak, Xabier Arregi Usurbilgo alkatea eta udal ordezkariak egon ziren (EHBildu eta PSE). Erraustegia Erabakiak Udalari egiten zion eskaria argia zen: “galdetu herriari ea erraustegia egitea nahi duen ala ez”.

(Informazio gehiago klik)

Debekua

Maiatzaren 13an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Zubietan eraiki nahi den erraustegiari buruzko herri galdeketa ospatzea debekatu duela jakinarazi zuen. Aurretik Usurbilgo Udalak galdeketa antolatzeko baimena eskatu zuen eta erantzunaren zain zeuden Udala bera eta galdeketa antolatzea eskatzeko azaroan osatu eta berehala, urtarrilera arte sinadurak biltzen aritu zen Erraustegia Erabakia herri plataforma.

Espainiako Gobernuko Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioak Usurbilgo Udalak eginiko eskaerari erderaz erantzun zion: “Ministroen Kontseiluak Usurbilgo Udalari hurrengo galdera hau duen udalerriko hiri hondakinak tratatzeko erraustegiari buruzko galdeketa ez baimentzea erabaki du: Usurbilgo hondakinak tratatzeko, erraustea egoki iruditzen al zaizu?

(Informazio gehiago klik)

Herritarren esku

Erabaki hau dela eta, Udalak herritarren esku utzi du, erraustegiari buruzko galdeketa antolatzeko aukera: “Gure aldetik herritarrei itzultzen diegu galdeketa egiteko eskumena. Kezkaren tamaina ezagututa inoiz baino zilegitasun handiagoa du galdeketak. Herritarren aldetik 1.185 sinaduraren mandatuari erantzun ezinik geratzen gara. Ministroen Kontseiluaren ezezkoak beste arazo batzuk agerian uzten ditu. Nork noren gainean, zergatik, nola eta zer argudioren gainean hartzen dituen erabakiak. Hori Usurbilen esaten den bezala, beste kupeleko sagardoa izan daiteke batzuentzat, baina uste dugu benetan arduraz hartzekoa dela. Are gehiago, erabakiak hartzeko modua eta hauek izan dezaketen eragina herritarrei bizkarra emanda hartzen badira. Erraustegia ingurumen eta osasunari eragiten dion arazoa izateaz gain, arazo etiko eta demokratikoan bilakatzen ari da. Hondakinak erraustearen egokitasunari buruz inoiz ez zaigu galdetu herritarrei, eta Usurbilen saiatu izan garenean ere ez zaigu utzi”.

(Informazio gehiago klik)

Kronologia

  • 2015/10/30: Erraustegia Erabakia herri plataformaren agerraldi aurkezpena, Mikel Laboa plazan.
  • 2015/11/07: Erraustegia Erabakia jendaurrean aurkezteko lehen batzarra egin zuten Potxoenean.
  • 2015/11-2016/01: Usurbilgo Udalari erraustegiari buruzko herri galdeketa antolatzea eskatzeko sinadurak biltzen aritu zen herri plataforma.
  • 2016/01/30: 1.185 usurbildarren sinadurak bildu ostean, sinadurok Usurbilgo Udalari entregatu zizkion Erraustegia Erabakia herri plataformak.
  • 2016/02/23: osoko ohiko bilkuran, gehiengo osoz herri galdeketa eta galdera onartu zituzten gehiengo osoz: “Usurbilgo hondakinak tratatzeko erraustea egoki iruditzen al zaizu?”
  • 2016/03/04: Usurbilgo Udalak erraustegiari buruzko galdeketa antolatzeko eskaera luzatu zion Espainiako Gobernuari.
  • 2016/05/13: erraustegiari buruzko herri galdeketa egitea debekatu zuen Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak.
  • 2016/05/19: debekuaren aurrean, Usurbilgo Udalak galdeketa egiteko eskumena herritarrei itzuliko diela jakinarazten du.
  • 2016/06/18: Udalak galdeketa egiteko eskumena herritarrei itzuli ostean, batzar irekia deitu du Erraustegia Erabakiak 11:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s