Igandean GuraSOSek antolatuta haurren babeserako gizarte hesian parte hartzeko deia

MOBILIZAZIOOK

Igande honetan (ekainak 19) GuraSOS taldea gizarte hesia itxura izango duen desfilea burutuko du Donostian. Ekimena eguerdiko 12:00etan abiatuko da Antiguako tuneletik eta Alderdi Ederrean amaituko da.

Zubietako erraustegiarekin kezkatuta dago GuraSOS, azpiegiturak guztion seme-alabengan izango duen eraginagatik. Mobilizazioarekin mezu bat bidali nahi diete agintariei, gizartearen eta familien bidez: “Interes ekonomiko eta politikoen gainetik euren seme-alaben osasuna lehenets eta erakuts dezaten nahi dugu. Gutxieneko arriskua egoteak prebentzio eta babes printzipioak aplikatzea eskatzen du”

Beltzez eta zuriz jantzita joateko deia

Gurasos3Arg.: GuraSOS

Parte hartuko dutenei modu zehatz batean janzteko eskatu diete: helduak eta seme-alaba zaharrenak, beltzez, eta gazteenak, zuriz eta zapi gorri batekin.

ekimen juridikoa jarri dute martxan

a

Legea baliatuz, erraustegiari buruzko parte-hartze prozesua irekitzea eskatu du GuraSOS taldeak. Eta horretarako ekimen juridikoa jarri dute martxan. Gaia liskar politikotik atera eta eztabaida gizarteari bueltatzeko garaia dela uste dute. Horregatik, parte-hartze prozesu hori,  osoa eta benetakoa izatea eskatu du GuraSOS taldeak: “Gure haurren osasuna jarriko dugu gure lehen interes moduan. Osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako”.

GuraSOS elkarte bihurtu dute

GuraSOS elkarte bihurtu dute, erraustegia eraikitzearen inguruko eztabaidari eta errausteari adostutako irtenbide bat ematea sustatzeko, ingurumenarekin eta osasunarekin adeitsua dena. Hiritar Erakundeen Foru Erregistroan izena emango duela azaldu dute, eta parte-hartze prozesua ‘erraustegia eraiki ala ez’ galderari zabaltzea bideratzeko ekinbide juridikoa abiatuko duela. GuraSOSek salatu du aldundiak iragarritako parte-hartze prozesuan ez dela aurreikusten azpiegiturari buruz eztabaidatzea: “Ez dio erantzuten Gipuzkoako gizarteak eskatzen duenari”.

aurpegi ezagun askoren babesa

Gurasos2Arg.: GuraSOS

Gizarteko aurpegi ezagun askoren babesa jaso du mobilizazioak, 80tik gora dira atxikimendu: idazleak, kazetariak, margolariak, aktoreak, musikariak, kirolariak… Zenbait usurbildarrek erebabesa eman diote ekimenari: Imanol Agirretxe, Jon Irazustabarrena eta Aimaz Zubeldia futbolariak, Joseba Tapia eta Kaki Arkarazo musikariak, Alejandro Tapia eta Joxe Luis Zumeta margolariak, Iñaki Errasti arraunlaria, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoa, Joseba Larratxe marrazkilaria edota Yolanda Arrieta idazlea daude sinatzaileen artean.

1. Agirre, Ramon (aktorea)
2. Agirretxe, Imanol (futbol jokalaria)
3. Agirreazaldegi, Ainhoa (bertsolaria)
4. Agote, Xabi (Albaola Fundazioko lehendakaria)
5. Aierbe, Ainhoa (aktorea)
6. Akizu, Xabi (Biolur)
7. Alustiza, Martin (pilotaria)
8. Andonegi, Tessa (antzerkigilea)
9. Amurua, Edorta (musikaria)
10. Aranzabal, Fausti (Kresala dantza)
11. Aristegi, Maite
12. Arkarazo, Kaki (musikaria)
13. Arnedo, Naiara (aktorea)
14. Arrazola, Agus (antzerkilaria)
15. Arregi, Juanjo (Euskadiko Emakumeen Futboleko Selekzioa)
16. Arrieta, Yolanda (idazlea)
17. Arrillaga, Esteban (Judo Federazioko zuzendari teknikoa)
18. Artola, Iñaki (pilotaria)
19. Astarzola, Mikel (txirrindularia)
20. Azpiazu, Ainara AXPI (marrazkilaria)
21. Azurmendi, Ander (aktorea)
22. Balerdi, Eneko (dantzaria)
23. Beloki – Jauregi, Eleuterio (panderojolea)
24. Beobide, Olatz (aktorea)
25. Berasategi, Juanba (zine zuzendaria)
26. Calo, Teresa (aktorea)
27. Camarero, Xabi (musikaria)
28. Diez, Laura (argazkilaria)
29. Egaña, Andoni (bertsolaria)
30. Elorrieta, Eñaut (musikaria)
31. Errasti, Iñaki (arraunlaria)
32. Errasti, Kepa (antzerkigilea)
33. Errekondo, Jakoba (paisajista, ingeniari agronomoa)
34. Etxeberria, Alazne (aktorea)
35. Ferrer, Mariano (kazetaria)
36. Fresnedo, Lierni (UR teatroa)
37. Gabarain, Ane (aktorea)
38. Gantxegi, Eñaut (aktorea)
39. Goikoetxea, Enara (zine zuzendaria)
40. Goikoetxea, Iker (paisajista)
41. Gorriti, Juan (eskultorea)
42. Hernandez, Asier (aktorea)
43. Imuntzo – Azpitarte, Juan Ramon (trikitilaria)
44. Iparragirre, Iraia (futbol jokalaria)
45. Irastorza, Iñake (aktorea)
46. Irazustabarrena, Jon (futbol jokalaria)
47. Irizar, Markel (txirrindularia)
48. Iruretagoiena, Ander (aktorea)
49. Jose Luis Korta (arraunlaria)
50. Larratxe, Joseba (marrazkilaria)
51. Lertxundi, Napoleon (Saizar sagardotegia)
52. Lopetegi, Jexus Mari (musikaria)
53. Markez, Mikel (musikaria)
54. Martin, Jon (bertsolaria)
55. Martin, Miguel Angel (Usurbilgo Judo Klubeko presidentea)
56. Mujika, Amagoia (kazetaria)
57. Munarriz, Fermin (kazetaria)
58. Muniain, Asier (surflaria)
59. Naudo, Edi (antzerkilaria, eszenografoa)
60. Odriozola, Lurdes (historialaria)
61. Olaizaola, Aimar (pilotaria)
62. Ortega, Ainara (aktorea)
63. Otxoa, Gorka (aktorea)
64. Porras, Haritz (aktorea)
65. Rodriguez Fito (irakasle-idazlea)
66. Sarasola, Beñat (idazlea)
67. Sarriugarte, Danele (idazlea)
68. Segurola, Iñigo (paisajista)
69. Solano, Xabier (musikaria)
70. Tapia, Alejandro (margolaria)
71. Tapia, Joseba (musikaria)
72. Tello, Alex (aktorea)
73. Ubeda, Imanol (musikaria)
74. Urdermount kolektiboa (antzerkia)
75. Urretabizkaia, Dorleta (aktorea)
76. Zabala, Pello (eguraldi-gizona)
77. Zabalegi, Maider (musikaria)
78. Zabaleta, Iñaki (kazetari-idazlea)
79. Vasallo, Diego (musikaria)
80. Zabaleta, Asier (koreografo, dantzaria)
81. Zaldieroa (marrazkilaria)
82. Zubeldia, Aimar (txirrindularia)
83. Zumeta, Joxe Luis (margolaria

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s